Teknologia albisteak

Euskal Herriko Gizarte Foroaren 1. topaketak

Erabiltzailearen aurpegia
sustatu - sustatu
2003-06-24 : 14:06

Mundu mailako Foroen eta Foro Kontinentalen ondoren, tokikoen txanda iritsi da, eta gurean, Euskal Herriko Gizarte Foroaren I. Topaketa ekainaren 28-29an egingo da. Helburua, gizarte eragileen elkar ezagutzarako elkar eztabaidarako eta elkarren arteko harremanetarako gunea izatea.

Egitarauaren hezurdura adostu diren 9 gai ardatzak izango dira, hurrenez hurren:

1) Sozio-ekonomia.
2) Askatasun zibilak eta eskubide demokratikoak.
3) Inmigrazioa.
4) Autodeterminazioa.
5) Lurraren solasa.
6) Emakumea.
7) Gazteria.
8) Identitatea, hizkuntza, hezkuntza eta komunikabideak.
9) Egoera internazionala, antimilitarismoa eta herrien elkartasuna.

Hona hemen jarraian adostutako eta zehaztutako oinarrien artean, besteak beste, esanguratsuak diren batzuk. Oinarriak:

  • Euskal Herriko Gizarte Foroak erantzun nahi dio, Euskal Herriko Herri mugimenduak duen jarduteko espazio komunaren beharrari.
  • Euskal Herriko Gizarte Foroak bide emango dio, taldeen arteko harremanari, eztabaidari, esperientzien elkar trukaketari eta nagusia den sistemaren aurkako salaketa integralak egiteari, zein alternatiba eta ekimen komunak osatzeari.
  • Euskal Herriko Gizarte Foroak marko bezala Euskal Herria bere osotasunean hartuko du eta horren barruan kokatzen den edozein pertsona, talde edo dinamikak tokia izango du bertan, inongo bazterketarik gabe. .
  • Euskal Herriko Gizarte Foroak bere jardueran aniztasuna, horizontaltasuna eta bildutakoen partehartzea bermatuko du. Hori dela eta, egitura hierarkikoak saihestuko dira.

Oinarri hauek aintzat hartuta, eragileok borondate irmoa erakutsi dugu Euskal Herriko Gizarte Foroaren lehendabiziko Topaketa antolatzeko: ekainaren 27, 28 eta 29an izango dena, GASTEIZEN, Koldo Mitxelena Ikastetxeetan eta Europa Jauregian.

Egitarau osoa jarri dute sarean eta ezin esan gauza interesgarririk ez dagoenik.

Izena emateko epea ekainaren 36an amaitzen da eta azkar ibili behar, beraz. materiala, epeak, kostua eta abarreko informazio gehiago izen-emate orrian. Lo egiteko aukera ere izango da aurrez abisatuz gero.

Euskal Herriko gizarte foroaren webgunean ere aurkitu daiteke informazioa.

Hauek dira foro honetan parte hartuko duten Euskal Herriko gizarte eragileak: ELKARTZEN, ADISKIDETUAK, BANITZ, 8812 EKIMENA, EUSKALKIDETZA, GERNIKA BONBARDAKETAREN BATZORDEA, BATASUNA, RCADE, ESK, ARANGOITIKO EUSKAL TXOKOA, ATE-JOKA EKIMENA, SEGI, ASKAPENA, HEMEN ETA MUNDUAN, ELA, CCOO, LAB, EHNE, E.A.E.KO GOBERNUZ KANPOKO ELKARTEEN KOORDINAKUNDEA, BATEGINIK, GITE-IPES, KOMITE INTERNAZIONALISTAK, ERAIKUNTZA, BILGUNE FEMINISTA, HERRIEN ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO LIGA, AHTREN AURKAKO ASANBLADA, EGUZKI, GAZTE ABERTZALEAK, IKASLE ABERTZALEAK, GARAIPEN(EMAKUME ETORKINEN ELKARTEA), EUSKAL HERRIAN ERREFUXIATUTAKO KOLONBIANOEN KOLEKTIBOA, EHE, ELKARKIDETZA, EZKER BATUA GAZTEAK, EUSKAL HERRIKO KONTSUMITZAILEEN ANTOLAKUNDEA, SEAD(SAHARA LAGUNEN ELKARTEA), GIZA ESKUBIDEEN LANGILEAK, ,BAKEA ETA ELKARTASUNA, HIRUGARREN MUNDUA ETA PAKEA.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago