Teknologia albisteak
1

Indymedia Euskal Herria urte bat martxan

Erabiltzailearen aurpegia
Juan Etxenike Almeida - Indymedia
2003-06-24 : 10:06

Ekainak 23a, San Joan gaua, sinbolismoz beterik eguna da Euskaldunontzako. Horregatik erabaki genuen egun horretan Indymedia Euskal Herria martxan jartzea. Gure helburua inguruan duguna kontatzeko tresna bat eskuratzeaz gain, Euskal Herrian dauden eragile sozialeentzat irekia izatea.Ekainak 23, baino lehen hasi ginen lanean, hain zuzen ere 8 hilabete lehenago.

Zerotik hasi zen dena 2001eko abuztuan, Iruñean. Bertan bildu ginen hamar lagun. Indymediari buruz gauza gutxi genekien, oinarrizkoak izan ezik ezik, beste herrietan eginiko esperentziak (batez ere Bartzelonan eta Italian) gustokoak genituen eta Euskal Herrian gauzatu nahi genuen.

Indymediak zer esan gura duen

Baina lehen Indymedia hitza horren esanahia azaldu beharko da. 1999an, hainbat gazte militante hedabide libre, alternatibo edota independientei begira prentsa bulego bat jarri zuten martxan Seattle herrian, bertan Mundu Merkataritza Elkarteak ospatzen zuen gailurraren aurkako mobilizazioei jarraipena egiteko asmoarekin. Zuzenean, internet, telebista, irrati eta paperen bidez kalean gertatzen zenaren berri eman zuten, beti mobilizazioetan parte hartzen zuten ikuspuntuetatik, zuzenean bitartekaririk gabe. Protestak iraun ziren bitartean, bulego horretan emaniko berriak jasotzen zituen webguneak 5 miloi bisita jaso zituen. Webgune horretan, edonork bidali ahal izango zuen bere materiala, hori zela eta Seattleko kaleetan gertatukoa oso azkar agertu zen interneten.

Lehenengo mezua 1999an

Horrela zioen 1999ko azaroaren 24an argitaratutako lehenengo mezuak: welcome to indymedia -The resistance is global... a trans-pacific collaboration has brought this web site into existence.-The web dramatically alters the balance between multinational and activist media. With just a bit of coding and some cheap equipment, we can setup a live automated website that rivals the corporates. Prepare to be swamped by the tide of activist media makers on the ground in Seattle and around the world, telling the real story behind the World Trade Agreement Itzulpena (Ongi etorri Indymediara - Erresistentzia globala da - webgune hau pazifikoaldeko kolaborazioari esker sortu da. Sareak multinazionalen eta aktibisten hedabideen arteko aldea hankaz gora jartzen du. Iturri kode pittin batekin eta ekipamendu merkeari esker berriak zuzenean ematen dituen webgune bat jarri dezakegu martxan eta korporazioei aurre egin. Prestatu zaitez, hedabide sortzaile aktibisten marea honetarako, bai Seattleko kaleetan zein mundu osoan, Mundu Merkataritzaren Akordioaren benetako historioa kontatuko dugu).

Indy = independent

Ia lau urte pasa dira (Seattleko Hedabide Independienteen Gunea 2003ko azaroaren bukaeran ospatuko baitu bere urtebetetzea) eta 118 gune zabaldu dira mundu osoan, Seattleko esperientzian oinarriturik. Eta urte bukaerako aurreikusten da 140ra iritsiko dela. Sare horrek "Indymedia" izen korporatibo hartu zuen (Indy - Independent) eta sare horretako gune guztiek amankomuneko irizpide batzuk errespetatzen dituzte. Gune guztiek, sareko gune guztien zerrenda jarri behar dute, argitarapen irekiaren sistema oinarrituko du bere jarduera (irekia dago beraz edonork egin nahi dituen ekarpenetara) eta erabaki guztiak (gehienak bilera birtualetan ematen dira interneta erabiliz) konzesuaren bitartez lortu behar dira.

Indymedia Euskal Herria sortu aurretik, sare horretan parte hartzeko oinarrizko baldintzak onartu genituen (ezin da inor baztertu, erabaki hartzeko prozesua irekiak eta transparenteak izan behar dute, erabaki hartze prozesu globaletan parte hartzeko konpromisua bete...). Gero horiei gure irizpide propioak ezarri genizkien:

  • Internetaren bidez informazio alternatibo eta horizontala banatuko duen tresna izatea eta herri autodeterminazio eta aldaketa soziala prozesuekin kolaboratzeko prest egotea.
  • Sistemarekin kritiko eta eraldatzaile diren mugimendu sozialak eta herrikoien borroka ezberdinek sortutako informazioaren erreferentzia izatea.
  • Errealitate soziopolitikoan dauden ikuspuntu disidente eta kritiko zein beste komunikabideetan agertzen ez diren ahotsen egungo erreferentzia bihurtzea.
  • Herri mugimendu eta mugimendu sozialek sortutako informazioa zabaltzea
  • Interes dituzten gai eta informazio trukaketa
  • Zintzotasunez, Euskal Herriaren errealitatea atzerrian zabaltzea
  • Herri zein auzoetan sortutako informazioa zabaltzea maila nazionalean
  • Euskeraren zabalpena laguntzea interneten
  • Harreman horizontalak garatzea
  • Globalizazio neoliberalaren aurkako borroketan parte hartzea
  • Interneten esparru libreak bultzatzea
  • Nazioarteko mugimendu aurrerakoi artean eta Euskal herriko mugimendu sozialen arteko lotura izatea.

Hau da adostu genuena, ezer egin baino lehen. Orain urte bat pasa da indymedia helburu horietara iristeko bidean dagoela.

Hasiera aurretik bi kezka nagusi genituen, alde batetik bagenekien proiektua oposizio haundia zezakela interneten, batez ere hainbat hacker espainarren partetik. Beste aldetik ez genekien gure argitarapen irekia atala, nola joango zen. Ea zentsura hirizpideak sartzeko beharturik ikusiko ote genuen gure burua.

Urte betean 5000 berri argitaratu dira

Urte bat pasa da eta kezka horiek erabat gainditurik daude. Indymedian, 5000 berri argitaratu dira (eguneko 13). Berri horiek 8700 erantzun jaso dituzte. Bidalitako berriekin batera atxikitutako hainbat artxibo jaso dira horien artean 2315 irudi edo argazkiak , 39 soinu artxibo, 51 bideo eta 94 inprimaki (txosten, pegatina edota panfletoak pdf formatuan).

Ikuspuntu kuantitatibo batetik oso pozik eta baikor egon gaitezke. Partehartzea oso altua izaten ari da, eta hedabide bezala, bizirik dago, gero eta zabalduago gizartean eta berri kopuru honekin jende asko tresna hau baliagarri honen alde apostua egin du.

Orobat, ikuspuntu kualitatibo batetik, ezin dugu gure helburuak ez ditugula bete esan. Ekarpenak Euskal Herriko zazpi herrialdetatik jaso ditugu, baita zortzigarren probintziatik ere. Mundu osoko berriak jasotzen ditugu: manifestazioen zuzenezko jarraipenak, analisiak, komunikatuak....

Indymediaren parte hartzaile asko dago, alde batetik talde editorialekoak daude, talde teknikokoak eta itzultzaileekin batera, baina ekarpenak egiten dituztenak ere Indymediaren parte dira eskubide osoz.

Talde editoriala hiru hizkuntzatan

Talde editorialean, hainbat berri berezi argitaratzen dira, jendeak bidaltzen digun materiaren arabera eta egungo egoeran oinarriturik. 40 berri argitaratu ditu talde editorialak indymediako webguneak daukan erdiko zutabean. Ez guztiak, baina gehienak Euskal Herrian erabiltzen diren 3 hizkuntzetan (Euskara, Gaztelera eta Frantsesera)

Horietaz aparte ez da denborarik galdu Euskal Herriko hainbat berriak atzerrian agertarazteko. Hori dela eta, indymediak duen gune globalean (mundu osoko ingelesez idatzitako berriekin elikatzen duguna) ideien ilegalizazioa, Euskaldunon Egunkariaren itxiera eta Itoizeko zapuzketaren berri eman da. Horretaz gain, Indymedian dauden hainbat guneetan(122) Euskal Herriari buruzko hainbat eta berri gehiago irakurgai dago.

Lan gehien interneten ematen bada ere, sozializazioa kalean egin behar da, horregatik hainbat hitzaldi eman dira Indymedia proiektua aurkezteko urtean zehar. Indymedian dauden hainbat kide bere ingurune hurbilean, bere taldetxoan zabaldu dute tresna horren balioa.

Etorkizunean bidea sustatu eta sakondu

Orain urte hau bete eta gero, eta erronka batzuk ditugu aurrean: eginiko bidea sustatu eta bide horretan sakondu (itzulpen sistemak arinduz, ekarpen ahalik eta hobe izan daitezen, eztabaidak erakargarriak izan daitezen, argitaratzen diren berriaren hizkuntz kalitatea hobea izan dezaten...), bide berriak sortu indymedia sortu ditugun hirizpideetan oinarriturik (medio berriak sortu -inprimakia, irratia, bideoa...), beste hedabide independienteekin elkarlana sakondu, Euskal Herrian dagoen herri mugimenduaren "faunan" gero eta ezagunagoa izan, eta azkenean, proiektu honek sustatzen duena eta ezinbesteko parametroa: pertsonak. Pertsonak prest egote kalean gertatzen dena argitaratzeko, pertsonak argitarapen sisteman parte hartzeko, pertsonak gure erabaki hartze prozesuetan ekarpenak egiteko, ezinbestekoa da. Hori litzateke Indymediak duen lehenengo helburua, jende parte hartze zabala bermatzea, eta herri mugimenduen beharrak asetzea.

Erantzunak

Eneko
2003-06-24 : 11:19

Oro har oso leku aproposa izaten da Indymedia eztabaidarako: edozeinek bidal ditzake mezuak, era anonimoan izanda ere, eta oso denbora laburrean agertzen dira erantzunak.



Bestalde, "alternatibo" edo "independiente" diren mugimendu politikoen inguruan dabilen jendearen usteak eta iritziak ederki islatzen ditu: jeneralean Ezker Abertzaletik hurbileko jendeak idazten du eta gutxitan "gobernukoek" edo "konstituionalistek".



Hori horrela, zenbait eztabaida serio eta tajuzkoen ondoan azken aldi honetan irain zaparrada galanta irakurri ahal izan dugu Aralar eta AuBren aldekoen artean. Penagarria benetan.



Eta zenbait "perla" ere ateratzen dira noizean behin. Hona bat:



"Efectivamente, puede ser una acción de ETA. 2003-06-24 00:12

Según el reportaje del teleberri de las 9 de ETB el lugar de colocación de la bomba, el restaurante del Hotel Tamarises en Getxo, es un famoso y prestigioso centro de encuentro de políticos y altas personalidades del dinero. A continuación de la explosión ha habido un cruce de acusaciones entre el delegado del PPSOE en Vascongadas y el alcalde del PNV-EA de Getxo, solicitandole el primero más represión y declinando el otro aceptar más tarea.



Además, ETB ha informado de la detención de dos jóvenes vascos, acusados por el KGB del PNV-EA

de actividades revolucionarias relacionadas con la Herri Borroka (Lucha del Pueblo.).



El ataque del Tamarisez puede corresponderse, efectivamente, con una acción guerrillera de la Organización Armada Vasca Socialista Revolucionaria para la Liberación Nacional, Euskadi Ta Askatasuna, ETA, que es así como se denomina oficialmente el histórico movimiento armado vasco, o, según el gobierno español, banda terrorista Eta.



Ur "



Ederra, ezta?

Erantzun

Sartu