Teknologia albisteak

Bandera azulak kendu eta beltzak jarri

Erabiltzailearen aurpegia
editorea - Sustatu
2003-06-23 : 12:06

Kostaldearen egoera dela eta, talde ekologistek bandera urdinak bandera beltzengatik aldatu dituzte. "Saritutako" hondartzen izenak eta zergatiak ere azaldu dituzte. Ekintzaren helburua ere zehazten da prentsa ohar honetan.

Ingurunearen Agentzia Europearraren ustez, eragin ezberdinak direla eta, itsasaldeko %85a arrisku moderatu edo handiko egoeran dago. Itsasaldea balore ekologiko eta paisajistiko handiak dituen eremua da; horrexegatik, garapen sozio-ekonomiko jasangarria bultzatzeko, baliabide natural printzipal bezala kontserbatu behar da.

Gaur egun dagoen itsasaldeko garapen eredua jasanezina dela argi dago; horrexegatik, mugimendu ekologistak, isurketa kutsakorrak edota hirigintzaren erasoak pairatzen dituzten hondartzak edota itsasaldeko eremuak salatzeko, kanpaina publikoa egitea pentsatu dugu. Eremu edota hondartza hauek “Bandera Beltza” merezi dutelarik.

Zergatik saritu beltzarekin?

“Sari” hau ematera bultzatu gaituen arrazoia ondokoa da: gizarte osoari eta hondartzen erabiltzaile guztiei hondartzen egoera ekologikoari buruz informatzea eta administrazio ezberdinei itsasaldeko ingurunea arduraz babestea eskatzea da.

Itsasaldeko Udaletxeek lortu nahi duten “Bandera Urdinak”, iruzur bat direla egiaztatuta dago, interes turistikoei erantzuten dietelako; kari honengatik Europear Batasunak bere bermea edo abala kendu die. Autoizendatutako “Ingurune Hezkuntzako Europear Fundazioa”k pseudo-sari hauek banatzen jarraitzen du, inolako sinesgarritasunik eman gabe.

Aurten, lehen aipaturiko Fundazioak, 4 hondartzei eman die bandera urdina (Plentzia, Ea, Laga eta Itzurun-Zumaia) eta baita ere Zumaia eta Getariko kirol-portuei. Azkorri, La Salvaje (Gorrondatxe), Bakio, Karraspio (Mendexa) eta Malkorbe (getaria) bandera urdina galdu dute.

Kriterioak bandera beltzak emateko

Prestigek eragindako hondamendi ekologikoak, uren kalitateak eta isurketaren heldueragatik gure kostaldean sorturiko zikinkeriak eta egindako gutxiegizko garbiketak dira erabili ditugun kriterio batzuk Bandera Beltzak emateko. Baina beste kriterio batzuk ere erabili izan ditugu: hirigintzaren erasoak, gure itsasalde osotik generalizatzen ari direnak, gure kostaldean aldaezinak izango diren inpaktu ekologiko eta paisajistikoak sortuz.

Helburua

Jarduera honen helburua ez da turismoa uxatzea edota hondartzak egoera txarretan mantentzen eta hirigintzaren erasoak baimentzen dituzten udaletxeei zigortzea; gure ustez, uren eta hondartzen kalitate onari eustea saihestezina den exigentzia da eta, betetzen ez dela ikusten dugu turismorako ingurunea “osasuntsu” egoteak eskaintza hobeagoa izan arren.

Itsasaldeko kutsadura aurrezaintzeko plan beharrezkoa da; bai itsasotik bai lurretik datozen isurketa kutsatzaileak ekiditeko, Itsas-kutsatzaileen zerrenda berri bat egin behar da...

Bandera Beltzen “sari” hauek ur eta hare garbiagatik, itsasalde ekologikoki osasuntsua egoteagatik eta hirigintzaren erasoen desagerketagatik bandera urdinak bihurtzea espero dugu.

NORI eta ZERGATIK bandera beltzak?

Orokorrean, Bandera Urdina jaso dituzten hondartzeei:

  • EA: bere itsasaldean duen fuelaren eraginagatik eta baita ere honen garbiketan ikusi ditugun gabeziengatik (bai hondartzan eta baita ere bolos osaturiko kaletan, adibidez, Ogeia-Bedarona).
  • *LAGA: fuelaren eraginagatik eta, berriro ere, garbiketetan ikusi ditugun gabeziengatik, Urdaibaiko hezegunean fuela sartzea ekiditzeko beharrezkoak ziren euspen-barrerak ez jartzeagatik. Baita ere, Biosferaren Erreserbaren barruan ibaian egindako dragatuengatik.
  • MUTRIKU: azpiegitura berri batetarako egiten ari diren obrengatik. Hondartza eta sarbideak erabilezinak daudelako.
  • PLENTZIA: hirigintza proiektuek sortarazten ari diren eraginengatik, horietako batzuek epai judiziala egon arren, gelditu ez dituztenak. Baita ere Plentziako Itsasadarrean egindako dragatuengatik.
  • ZUMAIA: Prestigek eragindako isurketaren ondorioz gehien kalteturiko eremua izateagatik; bai bere hondartza, Itzurun, eta baita ere balio ekologiko, paisajistiko eta geologiko handia duen itsasaldea (babesturiko biotopo natural bezala baloratua izan dena). Baita ere, kirol-portuaren eraikuntzagatik Santiagoko itsaspaduraren txikizioa suposatu duelarik.

Bandera beltza administrazioei

Baina gure administrazio publikoei ere BANDERA BELTZ HANDIA eman nahi diogu: Gobernu zentralari, Foru Aldundiei eta itsasaldeko Udalei gure kostaldera ailegatu den fuelari eman dioten erantzunagatik; gure ustez, bainu-sasoian osasun publikoa den arazoa sortu delako. Arazoa ez da txapapotea oraindik ailegatzen ari dela, orain arte egindako efizientziarik gabeko garbiketan dago ere.

Bandera Beltzak Igandean, Ekainak 22an eman ziren eguerdiko 12:00etan

Ekintzaren bultzatzaileak

Ekologistak Martxan, Kostaldea (EA), Mutriku Bizirik, Gernikako Ekologia Tailerra, Txipio Bai eta Zumaiako Natur Taldea.

Erantzun

Sartu