Sustatu logoa Teknologia albisteak

Open Office zer? Aukera ona da PCetan instalatzeko?

Itziar - FEE-Emun
2003-06-19 13:06

OpenOffice zertan da? Euskara planean sartuta gaudenontzako aukera bakarra dela uste dugu-eta... HPStik ere hasi dira CDa banatzen eta guk jaso ere jaso dugu. Zuek zein iritzi duzue OpenOffice-ren gainean?

Aspaldi ez dugu Sustatun OpenOffice-en berririk izan. Gu, hemen euskara planean sartuta gaude eta aukera ona iritzi diogu gure PC-etan OOo instalatzeari, momentuz euskaraz dagoen aukera bakarra baita. Halaxe, HPStik CDa jaso genuen eta lanari ekin genion... plantxo bat egin dugu.

Probatzen hiru lagun hasi gara, eta URRIA aldera erabiltzaile guztiei zabaltzeko asmoa daukagu (mila lagun inguru). Baina Euskal Herri osoan bakarrak ez garela izango eta hona idaztea erabaki dugu zuei kontsulta egiteko.

  • Ze inpresio daukazue?
  • Arazorik sortzen al da?
  • Itxura aldetik zer?
  • Honetan adituak zaretenoi, gomendio bereziren bat ba al duzue?

Eskerrik asko danoi!

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu