Azken Ostielan kooperatibismoa albiste
2003-06-18 17:06
Irten berria da Ostiela aldizkariaren azken alea (29-30. alea, 2003ko udaberri-uda). Aurreko aleen aldean porno konturik ia batere ez, baina zirikatzeko gogoa bizi-bizi eta agerian. Hauxe da artikulu nagusiaren gaia: "Arrasateko errepublika teokratikoa: lamaismo industriala eta euskal mitoen biztuera".
Azterketa serio baten itxurapean katxondeo mortala dago, Arizmendiarrieta (Don Jósèmariá) lama baten berraragiztatze egiten baitu, eta kooperatibismoa eliza budistarekin parekatzen; baina parodiaren azpitik zer pentsatua ematen duen gogoeta franko ere aurki liteke, gai tabutzat hartzen ez badugu Arrasateko mugimendua. Sarrera Ramon Ugaldek sinatzen du, eta gainerakoa izenperik gabe aurkezten da.
Erantzunak kargatzen...