Teknologia albisteak
1

Euskal poesia ingelesez, non eta Irlandako Dublinen

Erabiltzailearen aurpegia
miren gabantxo - bermeotik
2003-06-10 : 11:06

Miren Agur Meabe idazle lekeitiarrak eta Amaia Gabantxo itzultzaile bermeotarrak, biek, Dublingo Idazleen Jaialdian poesia irakurriko dute, euskaraz eta ingelesez. Ekainaren 12tik 15era.

Azalaren kodea liburuko 18 poema irakurriko dituzte idazleak eta itzultzaileak ekainaren 12an, Miren Agurrek euskaraz eta Amaiak ingelesez.

Itsasora begira jaio diren bi andra bizkaitar horiek, Norvegiako, Irlandako eta Kataluniako idazleekin batera arituko dira Dublinen nobelagile, poeta, eta genero guztietako artisten Idazleen Jaialdian.

Amaia Gabantxo ingelesez eta Miren Agur Meabe euskaraz arituko dira elkarren artean Azalaren kodea liburuaren 18 poemak irakurriz.

*Amaiaren mezu bat jaso nuen duela bost hilabete, eta bertan esaten zidan hunkitu egin zela liburua irakurtzen. Poema batzuk itzultzeko baimena eskatu zidan, eta ondoren euskal literatura ezagutarazteko ahaleginetan Amerikako aldizkari batera bidali zituen ­azaldu du Meabek­. Oinarria hartuta, beraz, eskatu nion Jaialdi honetarako ere beste batzuk itzultzea. Hortaz, biak elkarrekin arituko gara oholtzaren gainean.*

Ekainaren 12tik 15era bitartean izango den Dublingo Idazleen Jaialdia Project Art Centerren izango da, eta euskaldunak datorren ostegunean arituko dira idazle norvegiarrekin, irlandarrekin eta Kataluniako artistekin batera.

Azalaren kodeapoema liburuak Kritika Saria eskuratu zuen 2000. urtean. Itsaslabarreko etxea liburuarekin, berriz, 2003. urteko Euskadiko Gazte Literatur Saria bereganatu du lekeitiarrak. Miren Agur Meabe pozik dago egiten duenarekin. --Oso gazte nintzela hasi nintzen idazten, baina orain bihurtu naiz ezagun. Orain arte oso zirkuitu txikietan mugitu naiz; eta, hortaz, nire izena ezaguna izan baino lehenago eginiko lan guztia isiltasunean aritutako ariketa izan da, nabarmendu du idazleak.

Erantzunak

Susa literatura
2003-06-10 : 12:07

Ingelesera itzulitako 18 poemak horiek, Interneten daude irakurgai: The Code of the Skin.

Erantzun

Sartu