BAR: Euskal Herriko lehen Rock Makrofestibala
Hilabete eskasa falta da Hego Euskal Herriak izango duen lehen rock 'makro' festibala has dadin. Bilbon izango da (Zorrozaurreko zelaigunean), uztailaren 4an eta 5an. Rock 'alternatiboa' maite dutenentzako ezinbesteko besta.Eta tartean San Ferminetarako energiak berreskuratzeko egun bat. Ez da plan txarra...
Hauxe da BAR (Bilbao Acción Rock) festibalaren arduradunek egindako web-orrian irakur daitekeen aurrehitza:
Zer da “Bilbao Accion Rock”?
Bada, hainbat ipurterrek, Bilbon eta urtean behin, egin nahi dugun jaialdia: nahiz eta minoritarioak ez diren, ekoizpen, banaketa eta hedapen kate estandarretatik kanpo dauden joera musikalekin bat egin nahi duena.
Aldi berean, Jaialdiak Bilbo eskaintza kultural moduan bultzatzeko asmoa dauka.
Zergaitik sortu jaialdi erraldoi bat?
Orain arte, Euskal Herriak berea izan ez duelako eta Euskal Herria bera mapan kokatu nahi dugulako.
Estatu mailan rock independientearen alorrean aitzindariak izan bagara ere, horrelako ekitaldirik ez duten erkidego gutxietariko bat garelako. Honek gazteoi topagune baten eza dakarkigu eta gure baloreak, grinak eta sormen musikala erakusteko aukera uxatzen du, baita gure aisi-industria hedatzekoa ere.
Zertan datza Jaialdiak?
Funtsean, besteak bezalakoa izango da, hau da, jendea ezagutzeko, alferrarena egiteko eta musika ona entzuteko zerupeko egun pare bat. Bapo jan ta edateko aukera, azoka eta beste hamaika kontu gehiago egongo dira, baina, oraingo honetan, Bilboko erdi-erdian, gure Ibaizabal maitearen ondoan.:
Orain arte haien partehartzea baieztatu duten taldeak hauek dira:
Danzig (EEBB),Monarchs (Australia), Arthur Lee and Love (EEBB), Sick Of It All(EEBB), Zen Guerrilla (EEBB), Dogs D'amour (Ingalaterra), Nebula (EEBB),Electric Frankestein (EEBB), The Woogles (EEBB), Meteors (Ingalaterra), Mad Sin (Alemania), Him (EEBB), Baby Woodrose (Danimarka), American Suitcase (Norbegia), Jet City Fix (EEBB), Very Ape (Suedia), Pleasure Beach (Ingalaterra), Safety Pins (Euskal Herria), 4 Teen Killers (Madril), The Real McCoyson (Asturies), Biscuit (Catalunya), Mermaid (Euskal Herria), Ultracuerpos (Galizia), Señor No (Euskal Herria), Nuevo Catecismo Catolico (Euskal Herria), Meows (Catalunya), Ya Te Digo (Euskal Herria), The Boogie Punkers (Euskal Herria),Hamlet (Madril), Soziedad alkoholika (Euskal Herria), Pi L.T (Euskal Herria),....
Salneurriak:
Ekainak 20rarte, bi egunetarako bonoa: 50€
Aurrerantzean, bonoa: 60€
Egun baterako: 35€
Saltokiak:
Araba: Arriaga Megadenda (Gasteiz) eta Tipo Gasteiz (Gasteiz).
Bizkaia: Metal Attack (Bilbo), Muga taberna (Bilbo), Power Records (Bilbo), Tipo Bilbo (Bilbo) eta Parra Taberna (Elorrio).
Gipuzkoa: Discopolis (Arrasate), Ekaitz Taberna (Arrasate), Etxagi (Bergara), Jam (Bergara), Donosti Rock (Donostia), Musika Autonoma (Donostia), Hilbera (Eibar), Bloody Mary (Irun) eta Intrepid Fox (Urretxu).
Nafarroa: Planet Rock (Iruña).
Gure duenak, Halcon Viajes agentziako bulegoetan ere eskura ditzake.
BERRIA IRAKURRI, IRITZI ETA BARREIA EGIZUE !
Erantzunak kargatzen...