Teknologia albisteak
1

Ipar Euskal Herriko ikasleek selektibitatea euskaraz egiteko aukera dute

Erabiltzailearen aurpegia
sustatu - sustatu
2003-06-05 : 10:06

Euskal Herriko Unibertsitatean ikasi nahi duten Ipar Euskal Herriko ikasle euskaldunek selektibitatea euskaraz egin dezakete. Aurrerantzean aukera hori mantendu egingo da. Orain arte aldiz, gazteleraz egitera beharturik zeuden.

Akordioa

Aukera hau posible dute UNED-en (Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala), Bergarako UNED-en eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren arteko akordioari esker. Hezkuntza Sailak 8.000 euro ordaindu beharko ditu.

Ikasleek ez dute orain arte bezala proba egitera Parisera joan beharrik izango. Ikasturte honetan iparraldeko ikastola eta lizeoetatik 27 ikasle aurrematrikulatu dira selektibitatea euskaraz egiteko. Horietako hamar gaur ari dira froga egiten Portugaleten Uned-ek duen egoitzan. Besteek irailean burutuko dute.

Gaur azaldu dituzte sinatutako akordiaren edukiak Anjeles Iztuetak, Hezkuntza Sailburuak, Jon Barrutiak, Unibertsitateetako Sailburuordeak eta Juanjo Alvarez, Bergarako Uned-eko zuzendariak.

Hizkuntza eskubideak

Iztuetaren esanetan urte askoan zehar isilpean egin den lanari esker lortu da akordio eta honekin batera hau adierazi du: "Oso notizia ona da hezkuntza sistema guztirako, edozein lekutan bizita ere, ikasleak bere hizkuntza eskubideak bermatuta izango ditu".

Ildo horri jarraituz, beste herrialde batzutan bizi diren ikasle euskaldunek selektibitatea euskaraz egiteko aukera izango dutela gaineratu du Iztuetak; baita ikasketak Euskal Unibertsitate publikoan egiteko ere.

Juanjo Alvarezek erabaki honek ez duela kutsu politikorik adierazi du, hainbat urtetan ikasle eta gurasoek eginiko eskaera baita. Bestalde, akordioak "iraunkortasun bokazioa" duela eta selektibitatea desagertzen denean beste motako azterketei ere egokituko zaiela baieztatu du.

Erantzunak

galderalari
2003-06-05 : 19:22



Iparraldeko euskaldunek laguntza ekonomikoak jasoko al dituzte haien ikasketak euskaraz hegoaldean egin ahal izateko??? Nork emango die laguntza hori? UPV-ek? Jaurlaritzak? Frantziako Gobernuak?



Gartzelan dauden presoek ere egin ahal izango dute selektibitatea euskaraz?

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago