Teknologia albisteak
1

Kulturarteko Hezkuntza: ikasle etorkinen eskolatzea

Erabiltzailearen aurpegia
sustatu - sustatu
2003-06-03 : 12:06

Durangoko Berritzeguneak Kulturarteko Hezkuntzari buruzko txostena argitaratu du. Idatziak irakasleek etorkinen seme-alaben eskolatzean kontuan izan beharreko elementuak jasotzen ditu. Egileen esanetan, txostenaren helburua, irakasleei eta Berritzeguneetako aholkulariei tresna baliagarri bat eskaintzea da.

Irakasleen prestakuntza planifikatzeko orduan, oinarrizko tresna izatea nahi dute: "lehengo gogoetak sortarazi behar dira, kulturarteko hezkuntzaren ildotik, ikastetxeetan -eta gizartean oro har- dugun egoera kulturanitzaren aurrean. Behar-beharrezkoak dira, etortzen zaizkigun etorkinak eskolatzerakoan, oinarrizko planteamenduak zehazten eta hartu beharreko erabakiak hartzen lagunduko duten tresnak".

Txosteneko atalak

Zenbait aspekturen inguruko hausnarketak egin dituzte eta, aldi berean, proposamenak planteiatzen dira. Hauek dira txosteneko atalak:

  • Kulturarteko hezkuntzaren azalpena: zenbait gogoeta aurkezten dira ideiak argitu eta terminologia zehazteko.
  • Sentsibilizazio jarduerak: Kulturartekotasunaz eta horren inguruko gaiez gogoeta egitea, hausnarketarako eta eztabaidarako gaiak proposatzea, zalantzak sortu eta soluzioak bilatzea.
  • Etorkinen seme-alaben harrera: Helburuak, prozedurak, informazioa jaso/eman, erabakiak hartzea eta ardurak zehaztea, ikaslea(k) gelara etorri aurretik, lehen eguna...
  • Haserako ebaluazioa: heldu berri den ikasleak dakartzan ezagutzeten inguruko hausnarketak, programa propio bat lantzeko aukera ematen du.
  • Kulturarteko bizikidetzarako bidea: Kulturarteko Hezkuntza modelu bati erantzuteko estrategia eta teknika multzoa.
  • Hizkuntz Trataera etorkinen seme-alabekin: etorkinen seme-alabei eman beharreko arretaz eta euskal hezkuntza elebidunaz hainbat gogoeta eta zalantza aurkezten dira, adituen ikerketak eta iritziak, iradokizunak....
  • Adibide bat: "Fatima Ikazkinaren Alaba" unitate didaktikoa: Magrebeko ipuin batetik abiaturik, arlo desberdinetako edukiak lantzen dira. Irakaslearentzako argibide-txostena ere aurkitu daiteke bertan.
  • Bibliografia: Liburuak, aldizkari monografikoak, baliabide didaktikoak, irakurgaiak…
  • Webgune interesgarrien zerrenda.
  • GKE eta Etorkinen Erakundeak: Helbideak, telefono zenbakiak, helbide elektronikoak...

Materialak eskuragarri

Bestalde, eranskinean Durangoko Berritzegunean elkartzen den irakasle-mintegian azken hiru ikasturteetan egindako materialak biltzen dira; beraietan, hainbat gai eta ekimen jasotzen dituzte.

Proposamen hau aurkeztean, egileek prestakuntza-modulua erabat irekia dagoela adierazi dute, "praktikan ipini ahala, moldaketak eta iradokizunak jasotzeko".

Txostena eskuratu nahi izanez gero, klikatu hemen

Erantzunak

ITZIAR
2012-05-15 : 23:00

.

Erantzun

Sartu