Sustatu logoa Teknologia albisteak

Publizitatea: bannerrak baino hobeto leiho berriak

sustatu - editorea
2003-06-04 11:06

Hori dio egindako azterketa batek. Zabaltzen diren leihoak eragin handiagoa dute eta publizitatea egiteko euskarri hobeak dira. Pop-ups moduan ezagunak diren leihoak 13 bider gehiagotan klikatzen omen ditugu bannerrak baino.

Hamabost milioi erabiltzaileren artean egin dute ikerketa eta emaitza horiek izan dira ondorio horretara eraman dutenak. Aste betean egindako neurketa izan da eta konparatzeko erabili den banner neurria 468 x 69koa izan da. Horixe dio Malagako egunkarian irakurri ahal den berriak.

Ikerketa egin duen advertising.com enpresak dioenez sortzen duen eragina handiagoa izaten da formatuaren arabera ere. Gero eta sorkuntza landuagoa gero eta hobeto. Erosketak egitea lortzeko oso garrantzitsua ei da.

Ez ditu inork gorroto pop-up horiek edo?

Nik uste nuen gehien gorroto zen iragartzeko modua pop-up horien bitartekoa zela , baina itxura denez, efektiboak ere badira-eta... Noski, efektiboagoak badira, ugaltzen ere jarraituko dute...

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu