Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskarazko softwareak deskargatzeko moduan

Sustatu - Sustatu
2003-05-16 10:05

Windowserako eta Linuxerako OpenOffice.org 1.0.2 bertsioak, edo arrakasta handia izan duen XUXEN zuzentzaile ortografikoa (hau ere Linux eta Windoxs-erako. Horiek dira jaitsi daitezkeenetako batzuk.

Lortu daitezkeenen artean Euskarazko Omnipage OCRa ere badago. Zer den hori? ba eskaner batekin karaktereak antzematen dituen tresna. Liburu bateko orrian idatzita dagoena digitalizatu daiteke, esaterako. Testuak pikatu beharra denok dakigu zein den nekosoa... Gutxienik badago proba egitea eta gero ez bazaizue gustatzen desinstalatu eta kitto! hori egiteko pausuak ere azaltzen dituzte laguntza atalean. Nik ez dut euskarazko omnipage hau erabili. Norbaitek erabili badu esan dezala zer iruditu zaion.

Euskarazko sofrwarearen deskarga egiteko joan euskadi.net gunera. Kultura Sailak eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren ekimena izan da.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu