Jaurlaritzaren eguraldiaren webgunea
Gaur aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak euskadi.net/meteo MKZ edo Meteorologia eta Klimatologia Zuzendaritzaren webgune ofiziala. Euskal Autonomia Erkidegoko eguraldiaren gunea. Guneak dituen atalik gehienak, oraingoz erdaraz.
Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailaren baitakoa Meteorologiako Euskal Zerbitzua, eta haren webgunea da gaur aurkeztu dena.
Guneak hemen du sarrera orria: www.euskadi.net/meteo baina ez saiatu hortik, ze sarrera aspergarri bat besterik ez da tokatzen, eta horren ondoren ere, erdarazko sarbidea. Euskarazko sarbide zuzena hemen
Ordenagaolutik bertatik eguraldia kontsultatzeko aplikazioa ere garatu dute. Baina oraingoz, euskaraz izena bakarrik duela ematen du: Eguraldia softwarea
Beste atal ugari ere antzeko, gaztelaniaz bakarrik. Hiztegi terminologikoa, adibidez, elebakarra eta erdalduna da.
Aplikazioan, Euskadi terminoa erabiltzen dute, baina mapetan, zazpi probintzia gehi Errioxa ageri dira. Adibidez, ikus gaurko iragarpen mapa (badirudi beti helbide finko berean egongo dela kontsultagarri aurreikuspen hori).
Erantzunak kargatzen...