Sustatu logoa Teknologia albisteak

Eguneroko lanak egin gaitu aintzindari

Laurogeita bost betetzen dituen urtean Eusko Ikaskuntzak errekonozimendu berri bat jaso du, teknologia berrien bitartez euskal kulturaren hedapen lanetan aitzindari izateagatik. El Correo Digital-ek Lehen Saria eman dio Eusko Ikaskuntzari, elkartearen webgunea nabarmenduz, euskal kulturaren suspertzerako burututako lana dela eta. Aurreneko aldiz eman dira aurten Sari horiek eta Eusko Ikaskuntza finalista geratu zen 1137 webguneren artean. “Eguneroko lanak egin gaitu aitzindari” azpimarratu zuen Xabier Retegi Eusko Ikaskuntzako Lehendakariak, sariaren garrantziaz galdetu zitzaionean.

Guggenheim-en apirilaren 7an eratutako ekitaldi batean, El Correo Digitalek lehen aldiz nabarmendu nahi zituen webguneetako ordezkariez gain, jende mordoa bildu zen hainbat sektoretatik. Eta bertan eman ziren ezagutzera, informazio eta komunikazio teknologietako aditu batzuen iritzien arabera 2003ko webgunerik onenak. Eusko Ikaskuntzak eraman zuen, erakunde-atalean, lehen saria, euskal kultura hedatzen egiten duen ekarpen baliotsua kontuan izanik.

Eusko Ikaskuntzak 1996ko ekainean jarri zuen martxan bere lehen webgunea eta bertatik egundoko datu base handira sar daiteke internauta, erraz asko. Eusko Ikaskuntzako lehendakariak adierazi zuen moduan, elkarteak teknologia berrien erabilpenaz bere lan ardatza egin du, eta aurrerantzean ere horrela izango da.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu