Teknologia albisteak

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak aurkeztu du txostena

Erabiltzailearen aurpegia
Paul Bilbao Sarria - Behatokia
2003-04-09 : 21:04

Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren zuzendariak, Behatokiaren zuzendariak. Paula Kasaresek, eta lehendakariak, Xabier Mendigurenek aurkeztu dute txostena. Txostenaren aitzinsolasean agertzen dena eta txosten osoa irakurri ahal izango duzu.

Aitzinsolasa Aitzinsolasa

Aitzinsolasa Aitzinsolasa

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak 2002 urtean bildu eta landutako datu guztiak jaso ditu urteko txosten honetan. Lehen aldiz dakar urte oso baten berri,urtarriletik abendua artekoaren berri, eta aurreko urtean askozaz kasu gutxiagorekin detektatutako egoera berresten du aurtengoak: Euskal Herrian hizkuntz eskubideen urratze egoera egonkortua ageri zaigula.

Ondorio nagusietan argi eta garbi ageri da administrazio eta maila guztietan, era askotarikoan uko egiten zaio la euskaldunok ditugun hizkuntz eskubideak betetzeari, eta gizakien eta hizkuntza komunitateen arteko ekitatearen printzipio nagusia, Hizkuntz eskubideen Deklarazio Unibertsalak oinarri duena urratu ez ezik administrazioek berek onartu eta zeinek bere lurraldean indarrean daukan legeria ez betez ere urratzen dituzte eskubideak.Beraz, konstituzioak, estatu mailako prozedura administratiboko legeak,erkidegoetako hizkuntza legeriak eta toki entitateetako ordenantzak eresarritan urratzen dira, zenbaitetan delitu zantzuak ere nabari direlarik.

Bestalde, Estatuz gaindiko araua, esaterako, Erregioetako edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Ituna, Espainiako eta Frantziako estatuek sinatua –nahiz eta soilik Espainiak berretsia– ere urratzen da.

Nafarroako Gobernuak legez aitortuta zeuzkan hizkuntz eskubideetansartutako murrizketak kontra eredu bat eratzen du, seguru aski munduan pareko gutxi bide dituena.

Eta, azkenik, Frantziako Errepublikak gutxiengoen eskubideei dagozkien estandar minimoak ere ez ditu betetzen eta bai, ordea, sistematikoki urratzen euskaldunon eta beste hiztun batzuen eskubideak.

Egin beharreko bide luzea elkarrekin

Bigarren urtez argi eta garbi berresten den egoera honek zeregin luze baten aurrean gaudela adierazten digu eta, zoritxarrez, luze joko digun prozesubaten hasieran gaudela pentsarazten. Egin beharreko bide malkar horretan,alde batetik, Euskal Herriko hiritar guztien kontzientziak landu beharko ditugu,eta bereziki euskaldunonak, gure eskubideak ezagutu eta horiek betetzearen garrantziaz jabearazteko; eta bestetik, munduan eta Europan bereziki gutxiengo-hizkuntzak erabiltzen ditugun berrogei milioi biztanle baino gehiagoren artean elkartasuna eta ekintza bateratua sustatu beharko ditugu,denon ahaleginaren ondorioz, etorkizuneko Europan gure hizkuntzak eta antzeko beste guztiek kokagune egokia eta dagokien begirunea izan dezaten.

Prebentzioa eta eredu egokiak

Gainera, Hizkuntz Eskubideen Behatokiak sorreratik beretik hain egoki planteatu dituen prebentzio eta eredu egokien txalotze jarduera ere biziki sustatu beharko dira hizkuntz eskubideen aldeko ahalegina gatazkaren eta urratzearen irudi mingarriari loturik bakarrik ager ez daitezen, baizik eta fronte guztietan lan eginez, eta haur eta gazteenean bereziki, etorkizuneko belaunaldietan aurrerapauso nabariagoak egin daitezen gizarteko beste alor askotan bezala.

Hizkuntza kontzientzia hartzea erabakiorra

Sinetsirik gaude lehen urteetatik hizkuntz eskubideen kontzientzi ahartzea, hezkuntza urteetako testuinguruan, erabakigarria gerta litekeela bihar-etzietako gizarteak sentiberatasun handiagoa izan dezan eskubidehoriekiko eta askoz era naturalagoan horiek betetzea berma dezan. Horregatik,gai honetan hezkuntza erakundeekiko harreman estuan aritzeak mesedenabariak ekar ditzakeelakoan nago hain hedaturik dagoen eskubide urratzeegoeran konponbideak ezartzeko.

Amaitu aurretik, gogorarazi nahi nuke, eskubideen gai honetan beste alor batzuetan bezala, iraganean, gaur egun eta etorkizunean, kontzientziatze prozesu aski luzeak izaten direla eta itxaropena galdu gabe eroapenez eta sistematikotasunez aritzea ezinbestekoa dela, eta emaitzak lehenbailehen ikusteko irrika izatea ulergarria bada ere, etsipenaren mamuak baztertzea beharrezkoa dela, urteak igaro arren hobetze nabariegirik sumatzen ez bada.Pentsa bedi esklabo, langile, emakume eta abarren eskubideak lortzeko zenbat denbora eta borroka egin behar izan den eta oraindik ere zeinen hauskor etamugatuak diren kasu askotan.

Aurrera begira

Dena den, Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren lan eredugarria hasi besterik ez da egin, eta ziur nago dituen bitarteko urriak gorabehera, orain arte bezain saiatuki eta egoki jarraitzen badu datozen urteetan, sinetsirik nago haren jardunak legamiaren antzera, gero eta zabalago eragiteko indarra izango duela, eta hiritarren eta administrazioen begi-bihotzak irekitzeko ahalmena ere bai. Horixe da zinez opa diodana eta etorkizunean pixkanaka lortzea nahiko nukeena, gizarte mugimendu eta instituzioen arteko gero eta lankidetza estuagoaren bitartez.

Xabier Mendiguren Bereziartu. Hizkuntz Eskubideen Behatokiko lehendakaria

Txosten osoa (143 orr.) pdf formatuan duzu hementxe bertan (1,3MB).

Erantzun

Sartu