Ikasi beharreko sigla bat: SARS
Asiako pneumonia atipikoari munduak ez dio deitzen pneumonia atipikoa. Deitzen dio SARS, Severe Acute Respiratory Syndrome, arnasaren sindrome larria edo. Gaixotasun hau teknologian ere eragina izaten ari da jada.
Hong Kong-en eta Asia urruneko herrialde batzuetan, larri dabiltza. Bilbon ere gaixo posible bat ospitalean.
Interneten ere badago mugimendua honen inguruan. Adibidez, joan den astean, ikasle txino batek (14 urte) zurrumurru bat zabaldu zuen Interneten SARSari buruz, eta kartzelara eraman dute.
Ba, ondorioz, Hong Kong-eko autoridadeek mutikoarena jakin zutenean, 6 milioi SMS mezu bidali zituzten inguruko telefono mugikor guztietara zurrumurrua ezeztatzeko.
Bidaia kantzelazioetan, ekonomia lokalen gainbeheran... Hainbat sektoretan ari da eragina izaten SARS. Eta ez bakarrik Asian. Munduko txip gehienak eta ordenagailueen hainbat parte SARS herrialdeetan egiten dira. Ondorio teknologiko larriak izan ditzake horrek...
Intel, Motorola, HP... Hirurak Kalifornian, baina ekoizten duten material gehiena, sortu, Asian sortzen da. Berdin, Boise Idahoko Micron txip ekoizlearen kasua...
Adi jarraitzeko gaia, beraz.
Erantzunak kargatzen...