Informatikari euskaldunen bilkura interesgarria
Kepa Sarasolak egin du sarrera eta gero jarritu dio Luistxok. Biak hala biak UEUko kideak. Luistxok e-edukiez jardun du. GNU free documentation Licence aipatu du eta baita biblioteka nazionalaren beharra ere: Danimarkan, Australian... badira ereduak. Berak argitu du lehendik esana duela liburutegi horren garrantziaz eta orain, tamalez, duela pare bat urte esandakoa adibide praktiko batekin ikusi ahal izan dugu. 4 urtean Egunkariak zuen artxibo guztia lapurtu digute.
Diru publikoaren erabileraren gaineko ausnarketa ere egin du. Besteak beste esan du proiektuak 2-3 bider ordaintzen ditugula. Hainbat proiektu ditugu horren adibide.
Euskaltzaindia handia ere ez da libratu. Galdetu du nolatan kendu duten webgunetik hiztegi batua kopiatzeko modua. Edukiak ez dira ba publikoak? ez dira ordaindu denon diruarekin?
Eneko Lacunza izan da hurrengoa, baina Informatikari Euskaldunen Bilkuran ere izaten dira arazoak eta informatikariak ez dira horretaz libratzen. Hurrengo hizlariari utzi behar izan dio txanda eta horrela hasi da Joxe Ramon Zubimendi hizketan. Hasteaz bat esan du Euskaltzaindian nola hartzen diren erabakiak: gehiengoz. Horregatik falta da hiztegi batua Euskaltzaindiaren gunean. Praktikoki erakutsi du Zubimendik idazterakoan sortzen zaizkigun dudak nola kendu. Jagoneteko arduradunarengana zuzenean mezuak bidaltzeko modua ere erakutsi digu Euskaltzainak. 2002. urtean 900 galderari eman zioten erantzuna... Ahal dela egoki emandako erantzunak, nahiz eta batzuetan denbora eskatu horrek.
Eneko Lakunzak hartu du hitza berriz. Orain bai, konponduta. Konektatu ditu proiektorea eta portatila. Gaia: bozketa elektronikoa eta bere eskakizunak. Bere portatila abiarazi duenean bozketa elektronikorako kontutan izan beharrekoez aritu da:
- Bozketa Unibertsala izan behar da.
- Botua emateko askatasuna.
- Informazio askatasuna.
Hori eman du kafe aurrekoak, baina noski, kafeak ematen du gehiagorako eta gehiagorako emateaz gain, harremanak egin beharra ere izaten da, lagunekin berriketan egin...
Hauxe gaurko kronikatxoa.
Hitzaldi guztiak jarriak daude UEUren gunean eta horretxegatik ez ditugu gehiago zehaztuko.
Erantzunak kargatzen...