AEBek jaurti dituzte lehenengo bonbak Iraken
CIAk, Husein zein jauregitan zegoen zekien, itxura denez. Huseinek telebistan emandako mezua grabatua zela dioen zurrumurrua zabaldu da. Horregatik izan da erasoa hain bizkorra. Azkeneko urteetan erabili dituzten teknikak bazter utzi eta atakea di-da batean egin dute.
Erasoa airez egin dute, Tomahawk delako bonba mota erabilita. Britaniar tropek ez dute jaso oraindik erasorako agindurik. Lurrez egin beharreko erasoa ez da hasi, beraz.
George W. Bushek gogorra eta intentsua izango dela esan du. Goizeko 4:30ean egin ditu lehenengo adierazpenak. 4 minutuko agerraldian esan du atakea hasi dela eta luzea eta konplikatua izango dela. Argi eta garbi esan du: garaipena baino ez dugu espero. AEBk munduari mesede handia egingo dio etsai handi bat jokoz kanpo utziz. Esan ere esan du Irak askatzera doazela, bertako herritarren bizitza hobea izan dadin.
Sadam Huseinek esan du gure izenean eta Irakeko buruzagien, borrokalarien eta armada aintzagarriaren izenean aurre egingo diogu erasoari. Iraken historia, Jainkoa eta zibilizazioaren izenean jardungo dugu.
Erantzunak kargatzen...