Gastronomiari buruzko Euskal Ataria da Sukaldeon. Euskara eta jakiak batu gura dira webgune honetan. Horren batura: kalitatea. Kalitatea neurtuko duen atari bat eta askoz gehiago: Beste Webgune Euskaldun Bat.
Aurkezpenean dioten moduan, Sukaldeon.org -ren asmoa, kulturaren ikuspegi zabala hartuta kultura gastronomikoaren alde egitea eta, bereziki, hemengo jan-munduan jatetxeetan, argitalpenetan, produktuetan euskararen erabilera maila normalera iristen laguntzea bultzatzea, eragitea, lortzea da.
Kalitatezko zerbitzuak nahi ditugu euskaldunok ere eta kalitate-parametrotzat hartu behar da hizkuntzaren erabilera, beste zeinahi bezalaxe. Halako jatetxeak harrera eta komunikazioa euskaraz izatea ahalbideratzen ez badu, erabateko kalitatedun ez dela erakusten du, gutxienez.
SukaldeOn Ateneoa elkarteak (webgunea sortu duenak) hiru helburu finkatu ditu:
Aurkezpenean Edorta Agirrek zioen moduan, Nik etxetresna gehienak Fagorrenak ditut eta horiek erabiltzeko arauak zortzi hizkuntzatan jartzen dituzten arren, euskararik ez dago. Elikagaiekin ere gauza bera: etiketarekin, eta baita jatetxe askotako menuarekin eta harremanetako hizkuntzarekin ere.
Euskara agertzen den produktuen berri ematen, webgunean sail bat zabaldu dute ekolingukalitatezko produktuak Hor daude esnekiak, kontserbak, freskuak... eta aipatzen direnetan bai, hor ageri da euskara.
Jatetxeak puntuatu ere egingo dira webgune honetan irizpide batzuri jarriki, noski: giroa, gustua, zerbitzua, kalitate-prezioa, euskara...
Webguneak eduki asko du: errezetak, gastroetnografia, hainbat argitalpenen berri, kalitatez gida ...
Atariak jendeak parte hartzea da garrantzitsua, horrela, bai jakien produkzioan, eraldaketan zein kontsumoan euskara bultzatuko da-eta.
Edorta Agirre, J. Inazio Marko Juanikorena, Josu Esnal, Joxe Mari Ibarburu, Julen Arexolaleiba eta Martxelo Otamendi.
Erantzun
Sartu