Sustatu logoa Teknologia albisteak

Harpidetza zabaltzeko beste ideia bat

Egunkariaren aldeko ekintzetako bat, Bermeoko Batxilergo Institutuan, hauxe izan da: ikasle guztiei egoeraren berri eman, eta beren etxeetara ohar bat helarazi, harpidetza zabal dadin.

Hara eman zaien oharra:

"Ikastexe honetako ikasleen etorkizuna, hauen euskerazko eta gaztelerazko garapen pertsonala eta profesionala, alegia, oso lotuta dago Euskerak berak, komunikazio hizkuntza legez, izan behar duen garapenarekin. Gazteleraren garapena bermatuta dago, Euskal Herrian ez ezik, mundu osoan ere.

Gaztelerazko komunikabide idatziak gure artean ugariak diren bitartean, euskerazkoak oso urriak dira.

Euskeraz idatzitako egunkari bakarra une larria igarotzen dago. Ezin bestekoa zaio gure laguntza, lehengoarekin jarraitzeko edo proiektu barriren bat aurrera ateratzeko.

Ikastetxe honetako Eskola Kontseiluak (ikasle, guraso, irakasle eta bertako langileek osaturik) komenigarria ikusten du eskola-komunitateak ekintza honetan laguntzea eta zentzu honetan, onartu egiten du ikastetxearen bidez laguntzak bideratzea.

Hortaz, erabakitzen da, ikasleen bidez hauen familietara euskerazko egunkariaren harpidetza-txartelak zabaltzea."

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu