Teknologia albisteak
1

Egunkaria: aske, zabal, diferente

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Sustatu
2003-02-28 : 11:02

Gogoratuko duzue Mikel Elortzaren korner-a... Egunkariak ekartzen zuen egunero-egunero nahiz eta azken aldian tarte hori bestela betetzen zen. Egunkariako kolaboratzaile Mikel Elortzak prentsaurrean esandako guztia jaso dugu hemen: Aske, zabal, diferente.

(Azken ordua 11:00): Ordu honetan egunkariaren itxieraren bista judiziala hasi da. Horren ondoren jakingo da itxita jarraituko duen edo ez. Enekoitz Etxebarria eta Iñigo Iruinek defendatuko dute berriz zabaltzea. Dena den, eta ondo erakutsi duten moduan, Del Olmo epailearena da azken erabakia.
Gaur Txema Auzmendi ere pasako da deklaratzera konfidantzazko abokatu batekin.
Martxelo Otamendi ere prentsa aurreko luzea egiten ari da, ordu betetik ere pasa da galderak erantzuten. Martxelok eskatu du instituzioek zuzen-zuzen jotzea torturaren kontra.
Pellok erreanimazio gelan jarraitzen du, baina emazteak esan duenez, alaiago. Argalago eta pneumoniarekin dago oraindik.

Aske, zabal, diferente

Aske, zabal, diferente

Euskaldunon Egunkaria-n kolaboratzaile izan garenok gogor adierazi nahi dugu gure arbuioa, gaitzespena, salaketa... Eta amorrua, inpotentzia, negar egiteko gogoa, sumina eta samina. Bidegabekeria eta eraso izugarria jasotzen ari da Egunkaria, eta eraso hori jasotzen dugu guk, irakurle garen aldetik batez ere, baina baita kolaboratzaile izan garen aldetik ere. Euskaldunon Egunkaria-k bere ate eta leihoak ireki dizkigu, askatasun eta zabaltasun osoz ireki ere. Kolore guztietako ahotsei eskaini digu aterpea, hitz egin genezan, askatasunean hitz egin genezan, zabal hitz egin genezan, diferente hitz egin genezan. Denok izan dugu tokia libre idazteko. Eta orain Euskaldunon Egunkaria-ri ate eta leihoak itxi dizkiote. Itxi dizkigute. Hitza kendu nahi izan diote. Nahi izan digute. Eta hitza, daukagun horixe, Egunkaria-k aterpea, etxea, plaza eskainiz eskatu zigun horixe, eman nahi dugu orain ere, Euskaldunon Egunkaria-n bizitzen jarraitu nahi dugulako. Lehen bezain zabal, lehen bezain libre, lehen bezain diferente. Euskaldunon Egunkaria bizi batean.

Gure hitzaren bitartez, bestalde, gure animoa eta elkartasunaren beroa helarazi nahi genieke Egunkaria-ko lankideei, proiektu eder hori aurrera ateratzeko adorez lanean diharduten guztiei. Eta nola ez, besarkada estua espetxean dauden adiskideei, lehenbailehen gure artean izan daitezela aldarrikatuz.

Egunkaria aurrera!

Erantzunak

erdikoa
2003-02-28 : 12:24

Hasteko Egunkariak, Atxaga maisu handiak eskatu eta egin bezala, AUZOKRITIKA egitetik hasi beharko luke.

Erantzun

Sartu