Sustatu logoa Teknologia albisteak

Egunkaria / Egunero: harpidetzak egiteko deia!

editorea - Sustatu
2003-02-25 13:02

Eguneroren harpidetzak egiteko deia egin dute Egunkariako langile eta lagunek. Askok eta askok Donostian izan zen manifestazio erraldoian bete zuten harpidetza orria. Orain, ordea, pare bat telefono jarri dituzte jendearen eskura

Epaitegitik ateratzen diren berriak oso urriak dira eta ez dago han eta hemen entzundakoa baino askoz gehiagorik. Handik etorriko denaren zain jarraitzen dugu.

Eguneroren harpidetzak: Eguneroren harpidetzak egiteko deia egin dute Egunkariako langile eta lagunek. Askok eta askok Donostian izan zen manifestazio erraldoian bete zuten harpidetza orria. Orain, ordea, pare bat telefono jarri dituzte jendearen eskura harpidetzak egiteko. hauexek dira: 943 303 555 eta 943 303 554

Egunerok kalean jarraitzen du eta sekula baino salmenta handiagoa izaten ari da.

Langileek ere egunero egiten dute batzarra Andoainen, baina momentuz, Madriletik etorriko diren berrien zain jarraitzen dute. Bilerak ere egingo dituzte, hala ere, zenbait erakundeetako ordezkariekin. Lehendakariarekin ere badute hitzordua deitua.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu