Erakutsitako indarra kudeatzen jakin behar dugu
Euskadi Irratiko Goizean behin saioan oraintxe elkarrizketatu dute Kontseiluko idazkari nagusia. Xabier Mendiguren pozik agertu da zapatuko manifestazioarekin, baina orain, beroaldiko erantzunetik haratago joan beharra nabarmendu du. Elkarrizketan esandakoak jaso ditugu Sustatun.
Partidu guztiak zeuden manifestazioan eta hori poztekoa dela esan du Mendigurenek. Falta ziren bakarrak PPkoak ziren. Sozialistak ere bazeuden eta hori erabakigarria da aurrerapausoak emateko. Hau estrategia bat da eta zabaltasun batekin hasi izanak arnasa eman du.
Orain kudeatu behar. Hau kudeatzen jakin behar da orain. Indar metatze hau ondo edo txarto erabili daiteke eta orain erantzun jarraitu eta egituratuak ematen jakin behar dugu. Antzeko kolpeak izan direnean kate maila bat dela jakin dugu. Orain estrategia iraunkor batez erantzun behar zaio. Soinua jotzen duenaren dantzan sartu baino, aurrea hartu behar zaio estrategiari.
Jesus Egigurenek kritikatu EAJ alderdia PNVk bitimismoa egiten duela dio Egiguren sozialistak. Mendigurenek honen aurrean esan du aspertuta dagoela inbentarioa egiten Mendiguren: *Gu biktimismoa egiten ari garela esatea lotsagarri xamarra iruditzen zait. Gu, gertatu diren hainbat eta hainbat gauzarekin gaude jardunean. Hau ez da biktimismoa, sinismo kutsua hartzen diot Egigiurnek horrela berba egiteari. Benetan sufritzen ari denari hitza kentzea da. Ez dut esaten sufritzen ari den jende asko ez dagoenik, eta horregatik jakin badakigu hau ez dela biktimismoa. Hitzaren errespetu gutxieneko bat eskatuko nioke.
Atxilotuak gogoan: 10 lagun epailearen aurretik pasako dira eta Aske uztea gura genuke. AEKren kasuan horixe gertatu zen. Zalantzak ditut, ordea. Egin ere presente daukat...
Epaileak jarri dituen akusazioak: Hasieratik parte hartu dut Egunkarian eta ez dago ezer frogatua. Esan eta esan egiten da, baina ez ezer frogatu. Inoiz ez da ezer frogatu gainera. Erakunde eta pertsona gehiago inplikatu egiten dira, ez gehiago. Ikusten da behin eta berriz, froga barik epaitzen dela. Ez da bidezkoa.
Konbentzituta nago Egunkaria aurrera aterako dela: Lehengora itzultzea gura dugu, bidezkoa eta arrazoizkoa hori baita. Argi dagoena, ordea, euskaldunok euskarazko egunkari bat behar dugula eta izen batekin edo bestearekin aterako dugu. Lehen zegoena baino hornituagoa gainera. Epe baten barruan bitartekoak bilduko dira bai instituzioen laguntzaz eta bai herriaren laguntzaz. Eta epe labur batean lehen baino egoera hobera ere helduko gara.
Inportantea da giza kapitala kudeatzea: erantzun berriak eman behar dira. Lehen ere luze eman dugu denbora hausnarketa hau egiten. Diagnostiko sakon bat egiten dihardugu. Nafarroan bertan ere badakigu zer gertatzen ari den... Gertatzen ari dela ez dago dudarik, orain galdera da nola erantzun. Kontseiluak badauka bere ikuspuntua, baina orain ahalik eta zabalena den antolaketa baten hori kudeatu behar da. Instituzio alderdi eta sindikatuekin konpartitu eta erantzuna aldarrikatu behar dugu. Beroaldian erantzunak ematea ez da nahikoa. Arriskua da mina egiten ditugunean bakarrik indarrak metatzen egotea. Burua erabiliz eman behar dira pausuak. Indar propioa erakutsiz.
Mezu positiboekin joaten gara gu. Gizartean akordio zabala behar dugu, Egunkaria aurrera, euskarari Bai leloa horixe izan da. Euskarak etorkizun zaila dauka ez bada horren zabal tratatzen gaia. Bakoitza bere lekutik hori lortzekoa ezinbestekoa den egitura sortu beharra daukagu. Indarrak metatuz, egunero lana eginez. Indar propioa garatuz. Egunkariak ere urteetan egin duen lanarekin horixe egin du. Guk bizi egin gura dugu, patxadan, bake giroan. Eta horixe da eragotzi gura digutena. Horrelako katramilekin atentzioa desbideratzea eragiten dute, baina epe luzera begiratu behar dugu denok.
Eusko Jaurlaritza: Ezinbestekoa da Jaurlaritzak egin duena. Ondo egon da, bere lekuan. Orain beste pauso hauek ematen lagundu behar du eta nik badut esperantza. Manifestazioan ere presentzia indartsua egon zen eta hori eskertzekoa da. Oinarria hori da. Beroaldietan indarraldia hartzen da, baina eremu luzea dago ibiltzeko.
Euskara orokorrean osasunez: Euskararen munduan gauza garrantzizko asko egin da eta kopuruak hor daude. Orain, badakigu zein gabezia dauden. Osasuna areagotzen den heinean konturatzen gara zer falta den. Egin dena asko da, baina egiteko dagoena ere bai. Etorkizunerako jasateko moduko diseinu bat egon behar da. Ezin gara beti borroka batean ibili, milintatismo soilez. Honetan instituzioen egitekoa oso garrantzitsua da. Nekea sumatzen ari da dagoeneko. Plan estrategikoan ere igarri dut neke hori. Ezintasuna ere nabaritzen da. Luzatzen ari gara prozesuan. EAEn ere haur askok ez dute euskara ikasten eta hizkuntzak bere kalitatean ahulezia handia du. kanpoko komunikabideek ere indar handia dute eta horrek min handia egiten du. Eragin handia du gazte jendearengan kanpotiko hedabide horiek. Euskara gozamenez eta erosotasunez jasotzeko arazoak egoten dira.
Praktikan erabilerak huts egiten du: Lehiakide asko gaude eta merkatu ireki batean gaude. Kuotak-eta eskatzea ere hor dago nahiz eta ni oso aldekoa ez izan... Kanpotik datozen komunikabideei edozer egiten uzten zaie. Parez pare ari dira komunikabide indartsuak gaztelania eta frantsesa erabiltzen. Ahalegin kolektiboaren aldeko ahalegin mediatikoa ere behar da.
Gu txikiak gara: Ez daukagu hizkuntza handiek duten tresneriarik, baina gure bezeroa erakartzeko ahaleginak egin behar ditugu. Militanteek ere mugak dituzte eta hori egituratu behar da. Kezka daukat: egin dena asko da, baina ez da nahikoa. Normalizatze prozesuak epe batzuk dituzte eta epe laburragoan gauzak lortu behar dira. Asmatuko dugun? tresna nahikoa izango ditugun? ikusiko dugu.
Ipar Euskal Herria: Itxaropen txiki bat badut, txikia. Premiak kontuan hartuta egien dena garrantzitsua da baina denbora kontra daukagu. Han dagoen kontseilua indartu behar da eta abiadura eta sendotasun handiagoarekin egin beharra dago aurrera. 2015erako plangintza urrun dago, urrunegi. Zerbait bizkorrago egin behar da, indartsuago. Hizkuntza oso ahulduta dago eta hor talkazko neurriak behar dira. Gauzak ondo eginez gero ez da inor itoko. Gizartea guk uste duguna baino prestuago eta helduago egoten da eta guk ez dugu frenatu behar. Gure komunikazio esparrua egituratu behar dugu. Orain ere garaiz gaude eta zentsu horretan Iparraldekoak ere harmen handia dute.
Enpresa-euskara: Oso garrantzizkoa da. Lana, zerbitzuak... hori da nagusien mundua. Hori ez bada euskarazko itxura batekin agertzen, behin behinekoan geratzen da egindako lana. Ziurtagiriaren bitartez eta beste hainbat lan eginda, lehentasuna eman zaio esparru horri. Haurrak euskalduntzea da bat, eta bestea enpresa arloa. Enpresak markatzen ditu hainbat gauza, unibertsitateetan dauden zalantzak ere uxatuko lirateke. Balio enblematiko handia dauka. Bestela zertarako euskaraz ikasi laneko ordu gehienetan ez bada erabili behar?
Itxaropena ez dugu galduko.: Egunero bizi behar dugu, egunero argia baitago. Gauzak txukun eginez gure etorkizuna ekarriko dugu.
Erantzunak kargatzen...