Sustatu logoa Teknologia albisteak

Nazioartean, oihartzun eskasa

Sustatu
2003-02-21 10:02

Nazioarteko informazioan Iraken inguruko berriak dira nagusi. Mundua gerra baten aurrean dagoenean, ia inork ez dio arreta jarri albiste honi. Salbuespenak salbu, ez da aurkeztu adierazpen askatasunaren kontrako ekintza gisa, baizik eta terrorismoaren etiketarekin. Hona hemen hiru adibide:

Associated Press

“Espainiak itxi egin du euskarazko egunkari bat”. Izenburu horrekin zabaldu du berria AP agentziak. Eta jarraian dio: “Jose Maria Michavila Justizia ministroak adierazi zion irrati bati egunkaria zela ETAren komunikazio tresna bat. Michavilak esan zuen poliziak atxilotzen dituenean ETAren komandoak, Egunkariak ohartarazi egiten diela beste komandoei. Ez zuen esan nahi izan nola”.

CNN

“ETAko 10 susmagarri gehiago atxilotuak”, titulatu du CNN telebistak atzoko berria. Albistearen ondoan, ETAren anagrama zetorren. “Sarekadaren azken urratsa goizaldean egin da eta hor bederatzi gizon eta emakume bat atxilotu dira, zuzentzen dutenak egunkari independentista bat, euskaraz argitaratua. (…) Egunkari honek ETAren komunikatuak argitaratzen ditu, erakundeak bere egiten dituenean hilketak”.

Mugarik Gabeko Erreportariak

Reuters agentziak zabaldu zuenez, Mugarik Gabeko Erreportariek, talde bat jagoten duena prentsa askatasuna, protesta egin zion gutun batean Michavila ministroari: “Terrorismoaren kontrako burruka beharrezko eta legitimoak errespetatu egin behar du prentsa askatasunaren printzipioa, hauxe baitago edozein demokraziaren bihotzean”, esan zuen. “Nekez itxi daiteke egunkari bat oraindik ere auzitegiek erabaki ez dutenean atxiloturiko kazetarien gaineko karguez”, esan zuen Robert Menard taldeko idazkari nagusiak.

International Federation of Journalists (gaur arratsaldez)

The International Federation of Journalists-en webgunean salatu da Egunkariaren itxiera:

IFJ Says Press Freedom is the Victim as Police Close Basque Language Daily

IFJ, Kazetarien Nazioarteko Federazioa, 1926an sortu zen eta 500.000 kazetari inguru batzen ditu.

The International Freedom of Expression eXchange(gaur arratsaldez)

IFEX-en, The International Freedom of Expression eXchange webgunean salaketa ageri da ere: Police close Basque-language daily

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu