Sustatu logoa Teknologia albisteak

Almodóvar euskalduna da edo?

Iban Arantzabal - Bergaratik
2003-02-12 18:02

Gaur euskal periodikoak irakurtzen aritu naiz, baina egia esan ez dakit euskal diren, vasco diren, zein esparrutan duten jardunbidea... Almodóbar izan da horretarako aukera eman didana. Jode, Almodóbar hau nongoa da?

Egunero ohi dudan legez, Euskaldunon Egunkaria irakurri dut lehenengo. Han enteratu naiz Chicago musikalak Oscarretarako hamahiru izendapen jaso dituela, Gangs of New York-ek hamar, The hour-ek bederatzi eta The Pianis-ek zortzi. Horra arte, ondo, ez diot aparteko denborarik eskaini artikuluari, zine zalea banaiz ere, normalean ez dira egoten eta nire gustuko filmak oso errepresentatuak Oscar horietan. Artikulu guztian aipamenik ez Almodóvarri eta Egunkariako azalean Oscarri ere ez..

Gainontzeko periodikoak ere irakurtzen ditut eta ia egunero ditut eskuartean Gara, Deia eta Diario Vasco. Inoiz edo behin baita El Mundo eta El Pais ere, baina gaur, hasieran aipatu ditudan hirurak gainbegiratu ditut.

Garako portadan Almodovarren hitzik ez. Ezta erretraturik ere. Oscarrak aipatuak bai eta erretratua ere bai, baina Almodóvar? galduta nonbait! Barruan, Espainolez idatzitako artikuluan bai, hor eman diote beltzago dagoen titulartxoa: Almodóvar consigue dos. Han enteratu naiz "Hable con ella" fima bi Oscarretarako dagoela izendatua eta Almodóvar lehenengo espainola dela zuzendari onenaren Oscarra jasotzeko hautagaitzara heldu dena.

Hartu ezazue orain Deia. Nik Gipuzkoako Deia irakurtzeko aukera izan dut. Mantxetaren ondoko titularra, erretratu trazatua, kolore gorriko titularrak eta egunkari horrek duen zatirik baliotsuena titular honek hartu du: Almodóvar, nominado a los Oscar al mejor director y el mejor guión. Digitalean ez dute erretratua jarri, baina zin dagit askoz ere kantosoagoa dela paperekoa. Kontrazalean ere aipagarri izan da Almodóvar, erretratu eta guzti. Baita beste 2 orrialde barruan ere.

Eta DV? Diario Vascon, ez nuen gutxiago espero, erretratu esanguratsua atera dute azalean bertan. Madrilen, "circulo de Bellas Artes"-en ateratako argazki bat ageri da, garaipenaren V-a egiten duelarik hatzaparrekin. Pedro Almodóvar hace historia con dos candidaturas a los Oscar. Barruan beste 2 orrialde. Digitalean, botoi berezitua.

Hauek irakurri eta Argia astekarian Andoni Egañaren artikulua egin dut irakurtzea. Ainhoaz, denok dakigun Ainhoaz ari da bertan. Hauxe dio: Larritu, aginte-sistemen sofistikazioaren handiak ohargabean garamatzalako hondamendira. Itsasuntzi pitzatu batekin zer egin ez dakiten berberek oso ongi asmatu dute guri pitzadurak nola eragin eta baita gure artekoak are gehiago nola arrakalatu ere. Alferrik dira jotakeirabaziarte eta libreadhesioak. Eurak irabazi dute, gure gizartean arrotz behar genukeena hain natural itsasten asmatzearekin. Horixe, ez dakigula zein den gure esparrua.

Horretan, noski, Sustatuk ere badu zer ikasia, ezin dugu gainontzekoen trapu zaharrik astindu eta geureak gorde, eta gorde, eta gorde. Guk ere atera ditugu noiz edo noiz Opercion Triunfokeriak eta baita erantzun pila bat jaso ere...

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu