Eusko Jaurlaritzak diruz lagunduko ditu Francoren garaian jazarpena nozitu zutenak edo haien ondorengoak, baldin eta hauek elbarritasunik badute. Eskariak egiteko epea otsailaren 28an amaituko da.
Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak diru laguntzak emango die frankismoaren garaian espetxea edo jazarpena nozitu zutenei.
Onuradunak
Baldintzak
Diru kopuruak
Diru laguntza hauek jasotzen dituztenek ez dute zergarik ordainduko kopuru hauengatik.
Beharrezko agiriak
Zergatik diru laguntza orain
Javier Madrazo Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak honela azaldu du zergatik emango dituzten diru laguntza hauek, etxez etxe banatu dituzten eskuorrietan:
Berez ekimen hau begirune eta mirespen testigantza da: hala ere, aldi berean, iragana ahaztuarazi nahi digutenei aurrea hartu eta memoria historikoa berreskuratzeko aukera ere bada. Gure iritziz, Eusko Jaurlaritzaren proposamenak, trantsizioan osatu gabeko zauria sendatu nahi du. Izan ere, orduko agintariek, nahi ez zutelako edo ez zutelako jakin nola egin, ez zuten diktadura salatu. Ez zuten Errepublikaren legitimitatea onartu eta faxismoaren eta totalitarismoaren aurka borrokatu zutenei ez zieten inolako omenaldirik egin. Jende horrek guztiak egindako borroka eta izandako sufrimendua ez zela alferrekoa izan esan nahi diegu, askatasunaren eta aurrerapen ekonomiko eta sozialaren alde borrokatu zutelako.
Beraz, senitartekorik baduzue, baldintza hauek betetzen duenik, telefono honetara jo dezakezue, argibide gehiagoren bila: 945 01 81 80. Eskariak aurkezteko epea otsailaren 28an itxiko da.
Erantzun
Sartu