Sustatu logoa Teknologia albisteak

Airearen jauntxoak Bilbon batu dira

Baina ez gara aluak, balizko teknologia berrien gizarteratzearen aitzakiarekin, ez dugu gure morrontza onartuko, ez airearen jauntxoek diseinatutako giltzarekin bederen.
IT4all deitu diote ekitaldiari, baina money4them esaten diegu guk.

Eta beste barik, ze jende modu hurbilduko zaigun ikusi dugu: Beharbada, gure ordenagailuetan so egin, eta 4 teklan agertzen den beste irudia sakatu gura izan zuten ($)? Agian, nork daki.IT4ALL, money4them bilakatu da, them beraiek dira, airearen jauntxoak, BilbaoIT4all horretan bildu direnak.

Han topatuko zituzten beraien zaldun digitalak ere:

Enrique Loras, SGAEko zuzendaria. Berriki elkarte hori salatzen zuen webgune bat zentsuratu du SGAE elkarteak.

Informazioaren monopolioaren jauntxoak:
Cristhopher Crommett, CNN katearen ordezkaria.
Jose Bergareche, Correo-Prensa EspaƱolaren ordezkaria

Infonegozioaren jauntxoak:
Enrique de la Rica, ESEUNE negozio eskolako zuzendaria
Pierre Dessons, Frantziako PARTHNAYko zerbitzu ekonomikoen garapenerako arduraduna

Eta zelan ez, ezin zuten Infonomiako jauntxoek huts egin:
Carmen Hernansanz, BBVA banketxearen Banka eta Ekonomia berriaren ikerketa zebitzuko ekonomilari eta arduraduna

Petrodolarraren jauntxoak:
Jose Manuel de la Sen Larrea, Petronorreko kontseilari ordezkaria

Industria militarrak ere izango du ordezkaririk:
Ignacio Domingez, ITP industria aeronautikoko zuzendari tekinikoa Bilbon.
ITP taldeak bere ekoizpenaren %50a baino gehiago eremu militarrerako sortzen du (1998an fakturatutako 26.825 milioi pezetatik 14.751 eremu horretan). Besteak beste Europako Konbate Hegazkina (EF 2000) sortzen dihardu, AV&B Harrier Plus hegazkina, Mirage kazabonbarderoaren motorrak konpontzen, eta Armadako itsasuntzien gas turbinen mantenua ere bere gain dauka, besteak beste.

Gerraren jauntxoak alboan izan dituzte:
Newt Gingrich: Bibaoit4all.com webean bertan aitortzen dute: Munduan militar gaietako eta nazioarteko arazoetako munduko historiako aditutzat dute. Gingrich hizlaria Rumsfeld ministroarekin elkarlanean ari da haren Defentsa Politikako Kontseiluko kide gisa... // Kanpo Arazoetarako Kontseiluko kide gisa ari da elkarlanean Terrorismoaren kontrako Kontseiluaren Lan Indarrarekin?. Eta azkenik, airearen jauntxoak eurak.

Teknologia Berrien jauntxoak, patenteen defendatzaileak, monopolioaren aldeko jauntxoak, IT4ALL honetako ohorezko gonbidatuak:
HP: Milaka patente gordetzen dituen korporazion multinazionala.
Micro$oft:hirutan praktika monopolistengatik kondenatua baina AEBko gobernuak babestua, korporazio honek kaleratu duen azken sistema eragileak (Windows XP) 18 modu ezberdin dauzka zure konputagailuan sartu eta informazioa Microsofti emateko zure baimenik gabe.

Guzti hauek gonbidatu dituztela ikusita, argi dakusagu, informazioaren teknologia ez dutela guztion esku jartzeko asmo sendorik. Eta horregatik haustura digitala nabarmenduko dela, orain arte bezala, aurrerantzean ere.

Metabolik hack_lab taldeak (Bilboko hacker laborategia) haustura digital horretatik zubilana eraiki gura du. Horretarako aski duzu, airearen jauntxoei eskaini diegun gutun irekia irakurtzea. Informazio teknologiak gizarteratzeko, jende guztiaren esku egoteko, software librea ezagutu, bultzatu eta hedatu, konektatzeko gune aske eta irekiak sortu, zerbitzari askeak kudeatu eta informazio horizontala eta irekia bultzatu behar dela deritzogu. Gu horretan ari gara, haustura digitala ekidin nahian, eta horretan jarraituko dugu.

Informazio gehiago:

Metabolik hack laborategia

Money4them: Airearen jauntxoei gutun irekia (pdf)

Bilbaoit4all

 

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu