Sustatu logoa Teknologia albisteak

Zorionak Mendiguren!

Azkeneko aldiz patxadaz salatzen zuen argitaldariek jasan behar izaten duten demanda inertziazkoa Sustatun, alegia, guztia uzten dutela Durangorako, eta Elkar-ek udaberrian plazaratuko dituen ale frexkoen berri ematen zigun, Xabier Montoia, Joxean Agirre eta Unai Elorriagaren eleberri bana, zehazki, eta baita Mendigurenen beraren Uda betiko balitz ere.

Mendigurenek aspaldi utzi zion gizaki izateari eta hitzezko ametsen fabrika bat bilakatu da; bereak abaila itzelaz mamitzen ditu eta besteenak mami daitezen idazle guztiek ezagutzen dioten egonarriz, begirunez eta maitasunez ahalegintzen da.

Zorionak beraz, eta kontuz ibili txapapotearekin, Beasain aldera hartu baitu.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu