Nabarralde egitasmoa
Uneotan, jadanik, 200 lagun bildu gara NABARRALDE egitasmo berriaren inguruan berau aitzina ateratzeko asmoz. Nafarroa Osoaren erreferentzialtasun historiko-politikoarekiko sentsibilitate berezia ukan dezaketen lagunengana heldu nahi dugu. Webgunea ere badugu zer egiten ari garen jakin dezazuen.
Gure uste apalean, askoz ere gehiago gara arestian aipatu idazkiaren nahiarekin bat egiten dugunok, eta horixe da mezu honen arrazoi nagusia.
urtearekin batera, gutxienez 4 buletin bidaliko die NABARRALDEk bere SUSTATZAILEEI. Horrezaz gain, NABARRALDEk bultzatzen dituen jakintza eta kultura arloetako artikuluak nahiz informazioa bideratzen zaie astero SUSTATZAILEEI posta elektronikoz. Urtean zehar, gainera, gutxienez liburu bat eta NABARRALDEren senarekin bat egiten duen materiala ere bidaltzen zaie (Posterra edo CDa edota liburuxka didaktikoa).
Guzti honetaz informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, www.nabarralde.com webguneari bisita egin diezaiokezu, gure bulegoetara deitu (34) 902 197 051, edota posta elektronikoz nahi adina galderak egin (info@nabarralde.com).
Mezu hau, NABARRALDEk bultzatu nahi duen Nafarroa Osoaren erreferentzialtasun historiko-politikoarekiko sentsibilitate berezia ukan dezaketen lagunei bidaltzen ari gatzaizkie.
Erantsita dakusazun dokumentuan bertan duzu SUSTATZAILE bihurtzeko agiria. SUSTATZAILE laguntza 6,5 €koa da hilero -bankura edo kutxara bidaltzen dugu erreziboa-. Hura bete eta igortzea bertzerik ez duzu. Segidan, erantzun gisa, gure HARIA buletinaren 2. zenbakia eta Anacleto Ortueta bilbotarraren Nabarra. Estado político de Vasconia argitara berri dugun liburua jasoko duzu.
Bide batez, ekimen honekiko sentsibilitate berezia ukan dezaketen zure lagunei mezu hauxe birbidal diezaiezun gonbitea egiten dizugu.
Honekin batera ere bidaltzen dizuet NABARRALDEren aurkezpenerako hiru historilarik (Tomás Urzainki -La Navarra Marítima-, Mikel Sorauren -Navarra, el Estado vasco-, Pello Esarte -Navarra 1512-1530-) idatzitako gutuna. Bertan azaltzen da gure zereginaren mamia.
Erantzunak kargatzen...