Euskara da Europako toponimoen erroa
Landu gabeko harribitxiak zirela esan zuen XIX. mendean Ernest Förstermann ek. Europako erreken izenez ziharduen orduan germanista eta amerikanista hark. Ehun urte geroago azterketa batek Europako toponimoek euskara dutela oinarri argi laga du El Paisek dioenez.
Berri hori zetorren atzoko El Pais egunkarian. Barkatuko du irakurleak, baina ezin eman artikuluaren helbiderik, badakizue eta dirua egiteari eman diotela garrantzia Espainiako egunkari horretako buruek. Sustatutik ez zaie ba jende gehiegi joango...
Baina harira joan gaitezen. Egunkari horretan berri bitxi dezente agertzen dira maiz-eta, hauxe bat:
Dioenez, duela 18.000 urte, "vascoiak" bizi ziren Europan. Kontinente guztian utzi dute horren aztarna toponimoen bidez.
Azterketa linguistiko honen berri Investigacion y Ciencia aldizkarian aurkituko duzue, Scientific American aldizkariko gaztelerazko bertsioan. Azterketaren egilea Munich-eko Ludwig-Maximilian unibertsitateko maisu den Theo Vennemann izan da. Cambridge-ko Peter Forster eta Elisabeth Hamel zientzia kazetariarekin batera.
Azterketa hainbat herritako hiztegian oinarritzen da, eta hortik, orduko europarren nondik norakoa jakitea da helburua. Ikuspuntu linguistikotik egindako lan honetan ageri-agerian geratzen da erro lexiko bera duten toponimoak asko eta asko direla.
Berri hau El Paisen agertzea, "pais vasco" atalean, ba kuriosoa bada bai.
Erantzunak kargatzen...