Lagun izoztua-k, hitz elkarketei gagozkiola, emankortasun txundigarri bat erakusten du, batetik, eta, bestetik, marratxoaren aurkako matxinada deigarria.
Lagun izoztua-n, Joseba Sarrionandiak era egoki, jolasti eta ederrez darabiltza euskarak hitz elkarketak sortzeko eskaintzen dituen baliabideak.
Asmatutako toponimoez gainera (Kalaportu eta Kaioarri, EGUZKI LORE moldekoak, eta Harriandi, Harrizorrotzetako izkinada, Kaiondo, BAHUVRÎHI moldekoak)
politak dira halaber
zakilpotro ilun (327 orrialdea), ur urdingrisen (391)
Albiste niagara (28), argi gortina, mamu giroa (213), izotz tontor (230), izotz kristal (327), izotz muino, itsas amildegi, amildegi ertz (312), elur lautada, izotz zola (323), aluminio xafla, elur hautsa (324), izotz kristal (327), izotz erorketa (329), gortina kiribil (329), azabatxe puntu, grafito marratxo (341), odol lorratza, odol zorrotada, itsaso basamortu, izotz tontor gainak (361), buztan brauntada (379), izar haustegian (391), izotz zintzilikariok (358)
(gorago aipatutakoez gainera) lauzpabost (30), izen abizenak (33), buru bizkarren, zortzi hamar, hamasei hamazortziko (342), hona hara (345), hirulau (392).
batbatean, apur apurka (282), bel beltzetan (286), ezmezean (287), zuzen zuzenean, han hemenka (309), sakon sakonean , bizi bizian (310), zabal zabalik (323), erdi erdian (324), etsi etsi (326), ari arian (329), zuri zuriak (329), albo albotik (345), jirabiraka (358), tarra tarra (361), luze luzeak (362), neke neke (363), sakon sakonean (364), astiro astiro (379), bakar bakarrik, ozta ozta (380), begi begira (381), epel epela (391), gain gainean (392), goiz goizetik, bruu bruu (432).
Marratxoa baztertzeko joera (hildako baten jaiotza-heriotza datak emateko baino ez da ageri) berariaz, espreski eta gurata dago desarratua.
Zergatiak, noski, hipotesi hutsak dira, Sarrionandiak berak, nik dakidala, ez baitu deus ere adierazi honen inguruan.
Baliteke aholkuen ugaritasun eta zailtasunaren aurkako protesta antzeko bat izatea, edo, Arestik Ç hura zerabilenean bezala, Euskaltzaindiari presio egiteko era bat, erabaki garbi eta sentzilluak har ditzan behingoz.
Baina baliteke orobat Sarrionandiak gustuko ez izatea marratxoz josiriko orrialde batek hartzen duen itxura estresagarria.
Edonola ere, marratxorik ezak ez du testua ulergaitzagoa bihurtzen; Lagun izoztua-n ez dago anbiguotasun nekagarririk.
Asko ohartu gabe nengoen, baina Markos, egin duzun lanak balioko dit. Izan ere, hitzen arteko marratxoak ez ditut batere gogoko. Eskerrik asko!