Sustatu logoa Teknologia albisteak

Lapurdiko Euskal Irratia hartzen dut Donostiatik

Kepa Sarasola - IXA
2003-01-13 09:01

Gustura hasi naiz harrapatzen Donostia ingurutik Lapurdiko euskara darabilen Euskal Irratia. Internet bidez ez, autoan bertan (105.7 FM).

Pozik nago produktu berri bat eskura dudalako, baina apur pentsatuz gero harrigarria egiten zait euskarazko komunikabideak zabalduago ez egotea:

  • Batetik ikusten dut: mundu osoko telebistak ikus ditzakegu, sateliteen teknologiari esker.
  • Bestetik ikusten dut irrati gutxi dira euskaraz entzun daitezkeenak, eta gainera daudenak ezin daitezke entzun Euskal Herriko toki guztietan.

Ez dakit zerbait egin zitekeen, baina era berean Bizkaia Irratiko berbak ere, adibidez, entzun nahi nituzke nik autoan Donostia inguruan. Edo Bilbon egonda 105.7 FM aukeratuta Euskal Irratia entzun nahiko nuke (autopistatik noala Zarautzetik pasata isiltzen da). Tamalez datorren urtera arte ezin diot eskatu Olentzerori.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu