Teknologia albisteak

Euskarazko publizitatea eta herri komunikabideak -Jardunaldiak

Erabiltzailearen aurpegia
Jasone Mendizabal - Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa
2003-01-09 : 09:01

Euskaraz diharduten hedabideen hazkundea nabarmena izan da azken hamarkadan eta honekin batera, euskaraz egiten den publizitatea ere asko ugaldu da denbora tarte honetan. Oker handirik gabe esan genezake, kaleratzen diren euskarazko aldizkari guztien urteko tirada metatutik, aldizkari lokalek zabalkunde erdia baino gehiago hartzen dutela.

Herri aldizkarien %90a inguru Topagunea Euskara Elkarteen Federazioko bazkide da eta hauen argitaraldi bakoitzeko 160.000 aletik gora banatzen dira eta urteko ekoizpen metatua kontutan hartzen badugu, urtean 3.800.000 ale banatzen dira guztira. Federazioan eskura dauden datuen arabera aldizkari hauen irakurleak oso anitzak dira eta guztien artean biltzen dituzten irakurleak milioi erdi baino gehiago dira.

Ez al da hau euskarri garrantzitsua publizitatea egiteko? Baina euskarri hau ala beste, jardunaldiok ez dira bakarrik aldizkari lokaletan zentratuko. Jarraian proposatzen zaizuen egitarauak galdera honi erantzun nahi dio: publizitatea euskaraz egiteko interesik ba al dago? Gai honen inguruan hainbat aditu mintzatuko dira, urtarrilaren 17an Bilbon antolatu diren jardunaldietan.

Datak eta kokalekua

Urtarrilaren 17an egingo dira jardunaldiak egun bateko lau saioren bidez Bilboko Maria Diaz de Haro kaleko Bizkaiko Foru Aldundiaren aretoan.

Antolatzaileak:

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa
Eusko Ikaskuntza

Laguntzaileak

Eusko Jaurlaritza
Bizkaiko Foru Aldundia

Izena emateko Epea: urtarrilak 10a baino lehen.

Matrikula: Bazkideak: 18 euro / Arrunta: 21 euro / Ikasleak: 9 euro.

Taldean bazkaltzeko aukera egongo da 15 euroren truk.

Informazio gehiagorako: Tel.: 94 621 57 80
Tel.: 94 621 58 16
bulegoa@topagunea.com
ekintzak@topagunea.com

Egitaraua

09 :00/ 9:30 Izen ematea

09:30 / 09:45 Aurkezpena:

10:00 / 11:30 Idoia Camacho – EHUn tesi doktorala egin du, Herri Komunikabideen inguruan egindako azterketan oinarrituta.

Hurbileko informazioaz zer ulertzen den: definizioa eta funtzioak.

Herri aldizkarien edukien inguruan egindako azterketaren ondorioak aurkeztuko ditu Idoia Camachok. Edukien artean besteak beste, honako arloak aztertuko ditu: zein den hurbileko prentsaren esparrua eta zeintzuk diren hurbileko informazioaren funtzioak. Tokian tokiko aldizkariek azken 10 urtetan izandako bilakaera eta etorkizunean jarraitzeko bideak.

11:30 / 12:00 Atsedena.

12:00 / 13:30 Joseba A. Etxebarria – EHUko publizitate irakaslea.

Publizitatea eta euskara, noranzko biko ahaleginak

Herriz gaindiko publizitate merkatuari buruzko azterketa egingo du Joseba Etxebarriak, eta bereziki euskarazko publizitateak izan dezakeen merkatuan zentratuko da bere analisia. Besteak beste honako puntuak aztertuko ditu: plangintzaren beharra, Euskal Herriko publizitatearen sistema, publikoen azterketa, eta herri aldizkarien jokaera estrategikoak.

14:00/ 15:30 Atsedena.

15:30 / 16:30 Felix Noguera – Kataluniako “Edicions Intercomarcals S.A.”-ren Zuzendari Kudeatzailea.

Iragarle handien merkatuan sartzeko estrategia posibleak.

Kataluniako Hurbileko informazioa lantzen duten aldizkarien publizitate zentroko kudeaketak ematen duen esperientziatik abiatuta, hango merkatuaren analisia egingo du Felix Noguerak. Besteak beste honako puntuak aztertuko ditu: hedabide lokalen ikuspegitik iragarle handien merkatua eta katalaneraz lan egitearen aukerak eta desababantailak. Iragarle handien merkatuan sartzeko ekintza lerro zehatzen proposamenak.

16:30 / 18:30 Mahaingurua – Publizitatea euskaraz egiteko interesik ba al dago?

Partaide bakoitzak hamarna minutuko azalpena egingo du eta gero eztabaida zabalduko da. Eztabaida Mikel Irizarrek zuzenduko du.

Partehartzaileak:
Jon Mancisidor, BBKko zuzendariordea.
Iñigo Martin, EITBko publizitate arduraduna.
Amaia Paniagua, Trup publizitate gestio enpresako arduraduna.
Joxemari Irazusta, ARGIAko kudetzailea.
Joseba Etxebarria, EHUko irakaslea.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago