Teknologia albisteak
2

Urruzuno Literatura Lehiaketarako deia

Erabiltzailearen aurpegia
editorea - Sustatu
2003-01-09 : 12:01

Urruzuno 2003rako deia egin da. Poesia zein prosa sailean, Idazlanak 2003ko apirilaren 9rako, egun hau barne, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailean aurkeztu behar dira. Sariak: hamar egun inguruko bidaiak eta 250 euroko sariak dira. Ikastetxeak ere sarituko dira. Sarituak abuztua baino lehen emango dira ezagutzera.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan ikasten ari diren gazteen artean euskara sustatzeko tresna baliagarri dela uste du literatur sorkuntza lana. Hori dela eta, ikasmaila horietako gazteek langintza horretarako pizgarri eta bultzagarri gisa hartu eta euskara beren gogoeta eta sentimenduak adierazteko tresna moduan landu dezaten, ebatzi du Urruzuno Literatur Lehiaketarako deialdia onartzea, Agindu honen Eranskinean zehazten diren oinarri-arauen arabera. Ebazpen hau Gasteizen eman zuen, 2002ko abenduaren 17an Anjeles Iztuetak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak.

OINARRI-ARAUAK

  • Bigarren Hezkuntzako 2003ko Urruzuno Literatur Lehiaketarako deia egiten da.
  • Deialdi honetan 2002-2003 ikasturtean Bigarren Hezkuntzan diharduten eta hurrengo ataletan zehazten diren mailetako ikasleek soilik hartu ahal izango dute parte.
  • Ikasle horien artean bi kategoria bereziko dira: B gaztetxoentzat (DBHko 3. eta 4. Mailak) eta A gazteentzat (Batxilergoetako 1. eta 2. mailak edo Erdi Mailako Heziketa Zikloak).
  • Literatur lanek orijinalak, aurrez saritugabeak, argitaratu gabeak eta euskaraz sortuak izan behar dute, nahiz prosaz nahiz poesiaz, bertso paperak barne, beti ere Euskaltzaindiak onartuta dauzkan ortografi eta gramatika arauak betez; bestelako literatur saririk irabazi gabeak izan behar dute. Gaia librea izango da.
  • Lanak makinaz, tarte bikoitzez eta alde bakarretik idatzita aurkeztu behar dira. Ordenagailuz aurkezten badira "Univers 12" letra tipoa gutxienezko erreferentzia moduan hartuko da neurriari dagokionean. Lehen orrialdean soilik lanaren izenburua, egilearen izengoitia, arloa eta kategoria jarriko dira, dena ere letra larriz, egilea nor den ager lezakeen aztarrenik gabe. Lanarekin batera eta gainean izengoiti bera beste ezer ez daukan karta itxi baten barruan, Zein datu sartu etb. jakiteko, zanpatu hemen. jaso behar dituzu.
  • Lanen neurriak hauek izango dira:

Prosa: B kategoria: 4000-12000 karaktere, 1,5eko lerro-artearekin (2 eta 6 orrialde bitartean 12ko hizkiarekin).

A kategoria: 5000-15000 karaktere, 1,5eko lerro-rtearekin (3 eta 8 orrialde bitartean 12ko hizkiarekin).

Poesia: B kategoria: gutxienez 50 lerro. (Olerki bat baino gehiagoz osa daitezke).

A kategoria: gutxienez 75 lerro.(Olerki bat baino gehiagoz osa daitezke)

  • Ikastetxe berean lehiaketan parte hartu nahi duen ikasle kopuru handia egonez gero, ikastetxeko bertako literatur irakasle edo departamentuak aurre-aukeraketa egin eta onenak bidaltzea komeni da.
  • Guztira 20 sari izango dira, kategoria bakoitzean 10: 5 prosa lanik onenentzat eta 5 poesia lanik onenentzat.
  • Sari bakoitzak honako hauek izango ditu barne: 10 egun inguruko bidaia, bidaiako norbere gastuetarako 250 euro eta oroigarria. Ikasle batek sari bat baino gehiago irabaztea suertatzen bada, sari bati dagokion bidaia eta bidaiako norbere gastuetarako dirua jasoko du soilik; bere aukera saririk gabe geratu den lanik onenaren egileari emango zaio. Halaber, azken urteotan ikasleak lehiaketa honetan parte hartzera bultzatu eta lagundu dituzten ikastetxeak saritu nahian, honetan nabarmendu diren bi ikastetxek bidaia eta oroigarri bana jasoko dute. Ikastetxeek eurek izendatuko dute bidaiara joango den irakaslea.
  • Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak liburu bat argitaratuko du saritutako lanen bilduma gisa, Sagastiberri sailean. Argitalpen horretarako eskubideak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak hartzen ditu bere gain edozein lege eraginen aurrean.
  • Idazlanak 2003ko apirilaren 9rako, egun hau barne, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailean aurkeztu behar dira, honako helbide honetan:

Eusko Jaurlaritza (Hezkuntza)
Euskara Zerbitzua-Urruzuno lehiaketa
Donostia-San Sebastian kalea, 1
01010 Gasteiz

  • Hezkuntza Sailburuordeak idazlanak aztertu eta sariak nori eman proposatzeko epaimahaia izendatuko du eta sarien behin betiko esleipena erabakiko du, 2003ko abuztuaren lehena baino lehen EHAAn argitaratuz. Epe horretan erabakirik jakinarazten ez bada, parte hartzaileek ezin izango dute inola ere ulertu sarituak izan direnik. Aipaturiko epaimahaia literatura eta/edo irakaskuntzan nor diren euskal kulturaren munduko bost kidek eta Hezkuntza Saileko Euskara Zerbitzuko bi lagunek osatuko dute.
  • Aurkeztutako lanek epaimahaiaren ustez gutxienezko mailarik ez balute, sariak eman gabe utzi ahal izango dira. Hala gertatzen bada, kategoria edo arlo batean eman gabe utzitako sariak beste kategoria edo arlo batean adjudikatzea erabaki dezake epaimahaiak, beste horretan saria merezi duten bost lan baino gehiago baldin badaude.

Erantzunak

MIKEL ZARATE
2003-04-14 : 00:16

KAIXO, URRUZUNO TXAPELKETAKO PARTEARTZAILEA NAIZ. NIRE ORDENAGAILUAK EZ DAUKA "UNIVERS 12" LETRA MOTA ETA HORREGAITIK KEZKATUTA NAGO EA OSO GARRANTZIRSUA DEN HORRELAKORIK EZ EUKITZEA. BENO ESPERO DUT ERANTZUTEA. BENETAN BIHOTZEZ EGINDAKO POSIAK DIRELA ETA ESPERO DUT HORI KONTUTAN HARTUKO DUTELA



MIKEL ZARATE (LEZAMA) (BIZKAIA)

pil-pil
2004-02-03 : 19:29

> Urruzuno 2003rako deia egin da. Poesia zein prosa sailean, Idazlanak 2003ko apirilaren 9rako, egun hau barne, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailean aurkeztu behar dira. Sariak: hamar egun inguruko bidaiak eta 250 euroko sariak dira. Ikastetxeak ere sarituko dira. Sarituak abuztua baino lehen emango dira ezagutzera.

> Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan ikasten ari diren gazteen artean euskara sustatzeko tresna baliagarri dela uste du literatur sorkuntza lana. Hori dela eta, ikasmaila horietako gazteek langintza horretarako pizgarri eta bultzagarri gisa hartu eta euskara beren gogoeta eta sentimenduak adierazteko tresna moduan landu dezaten, ebatzi du Urruzuno Literatur Lehiaketarako deialdia onartzea, Agindu honen Eranskinean zehazten diren oinarri-arauen arabera. Ebazpen hau Gasteizen eman zuen, 2002ko abenduaren 17an Anjeles Iztuetak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak.

>

> OINARRI-ARAUAK

>

> - Bigarren Hezkuntzako 2003ko Urruzuno Literatur Lehiaketarako deia egiten da.

>

> - Deialdi honetan 2002-2003 ikasturtean Bigarren Hezkuntzan diharduten eta hurrengo ataletan zehazten diren mailetako ikasleek soilik hartu ahal izango dute parte.

>

> - Ikasle horien artean bi kategoria bereziko dira: B gaztetxoentzat (DBHko 3. eta 4. Mailak) eta A gazteentzat (Batxilergoetako 1. eta 2. mailak edo Erdi Mailako Heziketa Zikloak).

>

> - Literatur lanek orijinalak, aurrez saritugabeak, argitaratu gabeak eta euskaraz sortuak izan behar dute, nahiz prosaz nahiz poesiaz, bertso paperak barne, beti ere Euskaltzaindiak onartuta dauzkan ortografi eta gramatika arauak betez; bestelako literatur saririk irabazi gabeak izan behar dute. Gaia librea izango da.

>

> - Lanak makinaz, tarte bikoitzez eta alde bakarretik idatzita aurkeztu behar dira. Ordenagailuz aurkezten badira "Univers 12" letra tipoa gutxienezko erreferentzia moduan hartuko da neurriari dagokionean. Lehen orrialdean soilik lanaren izenburua, egilearen izengoitia, arloa eta kategoria jarriko dira, dena ere letra larriz, egilea nor den ager lezakeen aztarrenik gabe. Lanarekin batera eta gainean izengoiti bera beste ezer ez daukan karta itxi baten barruan, Zein datu sartu etb. jakiteko, "zanpatu hemen.":http://www.euskadi.net/cgi-bin_k54/ver_e?CMD=VERDOC&BASE=B03D&DOCN=000045286&CONF=bopv_e.cnf jaso behar dituzu.

>

> - Lanen neurriak hauek izango dira:

>

> **Prosa**: B kategoria: 4000-12000 karaktere, 1,5eko lerro-artearekin (2 eta 6 orrialde bitartean 12ko hizkiarekin).

>

> A kategoria: 5000-15000 karaktere, 1,5eko lerro-rtearekin (3 eta 8 orrialde bitartean 12ko hizkiarekin).

>

> **Poesia**: B kategoria: gutxienez 50 lerro. (Olerki bat baino gehiagoz osa daitezke).

>

> A kategoria: gutxienez 75 lerro.(Olerki bat baino gehiagoz osa daitezke)

>

> - Ikastetxe berean lehiaketan parte hartu nahi duen ikasle kopuru handia egonez gero, ikastetxeko bertako literatur irakasle edo departamentuak aurre-aukeraketa egin eta onenak bidaltzea komeni da.

>

> - Guztira 20 sari izango dira, kategoria bakoitzean 10: 5 prosa lanik onenentzat eta 5 poesia lanik onenentzat.

>

> - Sari bakoitzak honako hauek izango ditu barne: 10 egun inguruko bidaia, bidaiako norbere gastuetarako 250 euro eta oroigarria. Ikasle batek sari bat baino gehiago irabaztea suertatzen bada, sari bati dagokion bidaia eta bidaiako norbere gastuetarako dirua jasoko du soilik; bere aukera saririk gabe geratu den lanik onenaren egileari emango zaio. Halaber, azken urteotan ikasleak lehiaketa honetan parte hartzera bultzatu eta lagundu dituzten ikastetxeak saritu nahian, honetan nabarmendu diren bi ikastetxek bidaia eta oroigarri bana jasoko dute. Ikastetxeek eurek izendatuko dute bidaiara joango den irakaslea.

>

> - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak liburu bat argitaratuko du saritutako lanen bilduma gisa, Sagastiberri sailean. Argitalpen horretarako eskubideak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak hartzen ditu bere gain edozein lege eraginen aurrean.

>

> - Idazlanak 2003ko apirilaren 9rako, egun hau barne, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailean aurkeztu behar dira, honako helbide honetan:

>

> Eusko Jaurlaritza (Hezkuntza)


> Euskara Zerbitzua-Urruzuno lehiaketa


> Donostia-San Sebastian kalea, 1


> 01010 Gasteiz


>

> - Hezkuntza Sailburuordeak idazlanak aztertu eta sariak nori eman proposatzeko epaimahaia izendatuko du eta sarien behin betiko esleipena erabakiko du, 2003ko abuztuaren lehena baino lehen EHAAn argitaratuz. Epe horretan erabakirik jakinarazten ez bada, parte hartzaileek ezin izango dute inola ere ulertu sarituak izan direnik. Aipaturiko epaimahaia literatura eta/edo irakaskuntzan nor diren euskal kulturaren munduko bost kidek eta Hezkuntza Saileko Euskara Zerbitzuko bi lagunek osatuko dute.

>

> - Aurkeztutako lanek epaimahaiaren ustez gutxienezko mailarik ez balute, sariak eman gabe utzi ahal izango dira. Hala gertatzen bada, kategoria edo arlo batean eman gabe utzitako sariak beste kategoria edo arlo batean adjudikatzea erabaki dezake epaimahaiak, beste horretan saria merezi duten bost lan baino gehiago baldin badaude.

Erantzun

Sartu