Softwarea hizkuntza batetik beste batzuetara itzultzeko erabiltzen diren programatariko bat da KBabel. Programa hori euskaratzen ari da EuskalGNU elkartea.
[UEUk antolatutako Soft Librearen II. Euskal Mintegian aurkeztutako komunikazioetako bat duzue hau, Sustaturako egokitua. Mintegiaren gunean ere badago aurkezpena beste formatu batean.]
2002.eko martxoan, Gipuzkoako Foru Aldundiak eskeintzen dituen dirulaguntzei Euskalgnu Elkarteak KBabel programari buruzko euskaraketa proiektua aurkeztu zuen.
KBabel GNU/Linux sisteman eragilean (baita Solaris-en ere) softwareak hizkuntza batetik beste batzuetara itzultzeko erabiltzen diren programatariko bat da. Horrela, programa hau erabiliz software askean sortzen diren gehienetarikoak bide eroso batean euskaratzeko aukera dago.
Proiektu hau aurkezterako orduan Euskalgnu-ren asmoa bai itzultzaile zerbitzuetan diarduten profesionalentzat bai softwarea euskaratzen lagundu nahi duten guztientzat itzulpengintzarako zuzendutako euskarazko programa bat edukitzean zen. Beraz, programa hau erabiltzen jakiteko ondorengo hutsuneak betetzea komeni zela ohartu ginen:
Honekin batera, bai tutoretzak bai aurkezpen gidak eginda edukitzerakoan ikastaro baten antolaketa eskeintzea garrantzitsua ikusten genuen. Ikastaroa itzulpen zerbitzuetan aritzen diren itzultzaile profesionalei eskeintzea egokia izango zela pentsatu genuen. Zergatik? Gaur egun, itzultzaile askok jabedun softwarea erabili ohi dute idazki edo softwareak euskaratzeko. Baina software askea itzultzeko KBabel bezalako tresnekin ere beraien zereginetako batzuk lantzeko aukera daukatenik ez dakite. Gure ikuspuntutik garrantzi haundia dauka itzultzaileek software askea euskaratzeko software askea den KBabel bezalako tresna erabiltzea.
Azken finean, nolabait esatearren, beharrezkoa ikusten dugu datozen urteotan euskal komunitateko profesionalek nolabaiteko prestakuntza eduki eta euskaratu beharreko software askeak euskaratzeko prest egotea. Zeren eta, urtez-urte zenbait software askeen euskaraketa proiektuak aurrera eramateko asmoa bait dago.
Asmoetariko bat, baita ere, ikastaroarekin batera sortutako tutoretza eta aurkezpen giden zuzenketak egitea da. Horrela ikastaro bertan gauzak irakasten goazen heinean erabilitako dokumentazioaren zuzenketa eta baliagarritasuna egiaztatzea da.
Hasiera batean, aurkezpen gidak KDE idazmahaiko Kpresenter erabiliz egin ziren. Baina garai haietan (2002.eko udaran) Kpresenter-ek nahi genituen irud korupuekin lan egiteko ez zegoen prestsatua. Horren ondorioz, aurkezpen gida horiek OpenOffice.org programarekin berriro egitea burutu genuen. Horrela, bere ordenagailuan OpenOffice.org daukan edozein erabiltzailek bai aurkezpen gida bai tutoretzak erabiltzeko gaitasuna eskeintzen zaio.
Ah! Aurretik ez da aipatu, baina Euskalgnu taldearen izakerarekin bat eginez, proiektu honetan sortutako gauza guztiak askeak baimenarekin zabaltzeko asmoa daukagu. Alde batetik KBabel programa GNU-ren GPL (General Public License) baimenpean zabaltzen da, eta beraz beti izago da software askea. Eta bestaldetik, sortu diren tutoretzak eta aurkezpen gidak GNU-ren GFDL (GNU Free Documentation License) baimenpean zabaltzen dira, nahi duen orok hauek eskuratu, aldatu eta zabaltzeko eskubide osoa edukiz. Azken finean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntzarekin bultzatutako proiektu bat denez, diru publikoa, mundu guztiko herritarrentzako era askean zabaltzen da.
GNU/Linux-eko tutoretza eta aurkezpen gidaHasieran, geure buruari honoko galdera hau egin genion: GNU/Linux sistema eragilearen tutoretza eta aurkezpen gidaren edukinean zer sartu behar zen? Erabaki genuen erabiltzaile arrunteei zuzendurikoa izan behar zuela, eta ondorioz, bere edukiak GNU/Linux grafikoki nola erabiltzen den erakustzen duten zenbait atal eduki behar zutela. Hala nola:
Gai hauek jorratzerakoan erabiltzaile batek beste sistema eragiletan egiten dituen oinarrizko gauzak GNU/Linux-ean nola egiten diren erakustean oinarritu ginen: direktorioak edo eta fitxategiak sortu, izenez aldatu, mugitu edo eta ezabatu bezalako ekintzekin apur bat jolastea. Eta nola ez, Interneten arakatzen ibiltzeko aipatu diren tresnei buruzkoak ere azaltzen dira.
Agian batzuen ustez lelokeriak izan daitekeenak ere edukien artean sartu ziren: GNU/Linux sistema abiatu, saioan sartu, saiotik irten, ordenagailua itzali edo eta berpiztu nola egiten direnei buruzkoak. Eta honekin lotuta dagoen gauza, erabiltzaile motak, hau da supererabiltzaile eta erabiltzaile arrunt baten arteko ezberdintasunak, bakoitzaren ahalmenak eta oinarrizko zereginak ere azpimarratuz.
KBabel-en tutoretza eta aurkezpen gidaHemen bi zati nabarmendu dira:
PO fitxategien egitura azaltzea egokia zela erabaki zen (eta gainera hauek ulertzeko ere ez dira oso zailak). Software batek gettext liburutegia, eta beraz PO fitxategiak, erabiltzen baditu beste hikuntza batzuetara itzul ahal izan dadin, PO fitxategiak nola eskuratu, eguneratu eta behin itzulitakoan (euskaratutakoan) ordenagailuan nola ezarri programak euskaratu berri diren mezuak zuzenean erabilgarri izan daitezen egoteko azaltzen da.
PO fitxategi bateko mezuen egoera ere argitzen da: itzuligabekoa, zaharkitua, zalantzazkoa edo itzulitakoa.
PO fitxategietan agertzen diren mezu-mota batzuen sailkapenak ere azaltzen dira: adibidez C programaketa hizkuntzan erabiltzen diren ikur berezi batzuk. Horrela itzultzaile batek ikur hauetariko baten aurrean aurkitzen bada, bere esanahia zein den errazago ulertu ahal izango eta horren ondorioz nola egokiago euskaratu behar den erabaki dezake. Askotan agertzen diren bestelako ihes-ikurrak: adibidez \n. Eta beste zenbait ezaugarri.
PO fitxategiak lantzeko, edo mezuak euskaratzeko, edozein testu argitatzailerekin (edo editatzailea) egin daitekeen arren, KBabel tresna hoberenetariko bat da (eta gainera software askea! ; ).
KBabel-ek euskaratu behar den edozein PO fitxategiaren egitura bide grafiko eroso batean itzultzaileari aurkezten dio. Horrela, PO fitxategiko mezu batetik bestera errez higitzeko aukera eskeintzen du.
KBabel ordea, bere 0.9.5. bertsioan, Itzulpen Memorien datubasea, PO laguntzailea (inglesez PO auxiliary deritzaiona) edo eta PO Kompendium-ekin lan egiteko gaitasuna dauka. Horrela esaldi bat aurrez beste fitxategi batetan euskaratu izan bada, hau aurkitu eta zuzenean itzultzaileari aurkezten dio. Hitz zehatz batzuen bilaketak egiteko ere gai da. Honek itzultzaileari bere itzulpenetarako izugarrizko laguntza eskeintzen dio.
KBabel-eko datubasean Itzulpen Memoriak nola gehitzen den, zein PO laguntzaile edo eta PO Compendium erabili behar duen ezartzeari buruz ere tutoretza eta aurkezpen gidan erakusten da.
Tamalez, hitzaldian azaldu zen bezala, aurkezpen gidak eta tutoretzak amaituta zeudenean (KBabel-en 0.9.5 bertsioan oinarrituak)) gauza batekin ohartu ginen, Kbabel-ek beste bi bertsio gehiago atera zituela: 0.9.6 eta 1.0 beta 1 eta 2.
0.9.5 eta garatuagoak diren bertsioen artean bi ezberdintasun daude:
Hori dela eta, pentsa genezake egindako lana alferrikakoa izan dela. Baina ez da horrela. Zeren eta 0.9.5-erako idatzitakoarekin ikasten duenak beste bertsioekin ere lan egiteko gai izango baita.
Behin aurkezpen gidak eta tutoretzak zuzenduta daudenean, Euskalgnu-ren web gunean ezarriko dira. Sustatun ere honen berri emango dugu.
Erantzun
Sartu