LSSI legearen ondorioz, intimitatea, adierazpen eta informazio askatasuna arriskuan geratu dira. Lehen ere eman dugu honen berri Sustatun, baina orain bi adituren hitzak jaso ditugu Joxe Rojas eta Alberto Unamunzagarenak. Legea neurritik kanpo joan dela uste dute baita, itxura denez, legea egin dutenek; hori dela eta, diote aldaketak egingo dizkiotela. Ikusi egin behar.
Argi ibili, Interneteko erabiltzaile: urriaren 12tik aurrera, webgunea baldin badaukazu eta bertan banner bat -publizitate koadrotxo bat- ipintzeko ausardia izan baduzu, 30.000 eurotik gorako isuna jaso dezakezu. Berdin gertatzen da zure kiroleko klubak orri bat badauka eta bertan, klubari bultzadatxo bat emateko, elastikoak eskaintzen badituzue. Zure webgunean segurtasun publikoaren edo nazio defentsaren aurka doazen iritziak plazaratzen badituzu, zigorra oraindik gogorragoa izan daiteke -oso tarte zabala dago, 600.000 eurotara arte.
Zelan daiteke hori, jarduera ekonomikoen arlora mugatzen den lege bat izanik?
"Legeak ez du zehazten zer den jarduera ekonomikoa; hortaz, interpretazioen arabera, edozeinen kontra joateko erabil daiteke: bannerra duzulako, zuk sortutako programatxo bat saltzen saiatzen zarelako argitzen du Joxe Rojas Hamaika Ikusteko webguneko arduradunak.
Horiek dira Espainiako Kongresuak ekainaren 27an onartutako legearen ondorioetako batzuk. Lege horrek, laburrean LSSI moduan ezagutzen denak (Ley de Servicios de la Sociedad de la Información, gaztelaniaz), beste neurri batzuk ere ezartzen ditu: besteak beste, webguneen jabeen eta hornitzaileen datuen publikotasuna; Internet erabiltzaile guztien mugimenduen grabaketa, eta abar.
Legea ezarri zenetik, 400 gunetik gora itxi dira Espainian; batzuk, jabeek, protesta egiteko, erabakita; beste batzuk, legearen eraginez. Horien artean dago Interneteko segurtasuna aztertzen duen Kriptopolis.com
Internet erabiltzaileek bat egin dute legea salatzeko. Izan ere, legeak Internet erabiltzen duen orori eragin diezaioke: Legeak hornitzaile guztiak behartzen ditu euren bezeroen komunikazio guztien kopiak urtebetez gordetzera. Horrek guztioi eragiten digu, webgunea izan ala ez. Legearen alde horrek bestelako komunikazio elektronikoei ere eragiten die, bereziki telefonia zerbitzu emaileei: hau da, telefono deiekin ere gauza bera egin nahi dute, diosku Joxe Rojasek.
Webguneei dagokienez, apalenek sumatu dute legearen kolpea: Jarduera ekonomikoa duen edozein webgunek bere titularraren datu guztiak izan behar ditu agerian. Hori ez betetzea soilik gutxienez 3.000 euroko isuna jartzeko nahiko izan daiteke. Bestalde, orain arte webgune txiki asko zeuden publizitatea eta antzeko kontuak saltzen zituztenak webgunea mantentzearen kostoa arintzeko. Orain hori bukatu egin da. Hamaika Ikusteko webgunekoek ez dugu modu legalik irakurleei diruz laguntzeko aukera emateko ere. Zer egingo dugu? Nire datu pertsonalak edozeinen esku jarri dirua lortu nahi badut? Orriarekin aurrera jarraitu, dirua galduz?, salatzen du Rojasek.
Enpresa bazara ez duzu arazorik, zure enpresaren datuak jarri eta listo, baina bestela . Ez horregatik soilik: legeak esaten du webgune batek gutxieneko baldintza batzuk bete behar izango dituela. Horiek bete ezean, webgunea ixteko eskubidea izango dute agintariek. Horren ondorioa? Informazio iturriak murriztu egingo dira eta informazioaren monopolioa etorriko da Internetera ere. Informazio alternatiboari eta Internet oinarria den pluraltasunari eragingo dio zuzenean, dio Joxe Rojasek.
Nazioarteko orri jakin batzuk aurkitzea ere ez da posible izango: Estatuak edo epaile batek komenigarri iruditzen ez zaizkien orriak ikustea galaraz dezakete. Arautu, bai, baina ez horrela
Legelariek ere badute zer esan LSSIren gainean. Kongresuko Talde Mistoak, adibidez, legeari emendakina aurkeztu zion, inongo arrakastarik gabe baina. Alberto Unamunzaga lege eta komunikazioan adituak eta Eusko Alkartasuna alderdiko aholkulariak hala dio: Informazioaren gizartea ez da benetako gizartearen zati bat baino; horregatik, ez da beharrezkoa beretako legedi berezi bat egitea. Egin beharrekoa da honezkero ditugun neurriak errealitate berri horri moldatzea, eta ez daukaguna baino mugatzaileagoa den legedi berri bat egitea.
Legearen printzipioekin ados azaltzen da Unamunzaga: Komertzio elektronikoa arautu egin behar da, baina Estatuko gobernua urrutiegi joan da. Informazioa lege horren menpe geratzen den elementu komertzial bezala hartzen du; hori dela eta, Estatuko hornitzaile batetan dagoen edozein webguneko edukien gaineko kontrol oso-osoa ezartzen du legeak, azaltzen du aditu honek.
Alberto Unamunzagak bi neurri mugatzaile nagusi ikusten dizkio LSSIari: Administrazioak aldez aurreko zentsura ezar dezake, hau da, epaile baten parte hartzea alde batera utziz; bestetik, irizpide subjektiboak erabilita, desegoki bezala jotzen den web orrietara sarrera galarazteko ahalmena du, nahiz eta orri horiek beste Estatu batzuetako hornitzaileetan izan.
David Yarzari telekomunikazioetan eta informatikan aditua da eta lanean dihardu Gobernuak zabaltzen ari den KZgune batean. Berak dioenenez, Segurtasuna helburu duela dio, baina Internet isiltzeko legea da
Legea oso modu korapilatsuan idatzia dago. Bere helburua aipatutakoa dela esaten duela, baina irakurtzen jarraitzen badugu, konturatuko gara Interneten dagoen guztia geratzen dela bere eraginpean. Hori dela-eta, Kriptopolis.com segurtasunaren gaineko Internet aldizkariak salatu duen bezala, LSSI, benetan, Internet isilarazteko legea da. Internet hedabiderik demokratikoena zen, eta oraintsu konturatu dira duen ahalmenaz. Orduan, kontrolatu egin nahi dute.
Bai. 8. Artikuluan dioenez, eskumena duten organoak legediak aitortzen dizkien arloetan izango dute eskumena legea aplikatzeko: hau da, arlo guztietan. Eta gero argitzen duenez, eskumena duten organo definizioaren barne ez dira organo judizialak bakarrik sartzen, baizik eta Administrazioko edozein organo. 8. Artikuluan dio organo horiek behar diren neurriak hartu ahal izango dituztela orden publikoa, ikerketa penala, segurtasun publikoa eta nazio defentsaren printzipioen izenean. Hortaz, Estatuak mugitzeko askatasun handia du, bere mugak ez daudelako ondo finkatuta.
Ez hori bakarrik; Oinarrizko Eskubideen urraketa dakar. Adierazpen eta informazio askatasuna, eta baita intimitate eskubidea ere, urratu egiten ditu. Adibidez, Internet hornitzaile batek zure datu eta ekintza guztien kopia gorde eta begi-bistan jarri beharko du; Estatuak, bere ustez komenigarriak ez diren atzerriko web orrietara sartzea galaraziko du; bestalde, legeak web orriendako baldintza tekniko batzuk ezartzen ditu, eta horrek enpresen eta iturri boteretsuen orriak beste edozein erabiltzailerenak baino ugariagoak izatea mesedetuko du, hortaz, berdintasun printzipioa ere ez du aintzat hartzen.
Bai; spam a edo enpresek publizitatea e-postaz bidaltzea arautzen du, eta publizitate hori bidaltzeko, erabiltzailearen baimena izatera behartzen ditu enpresak. Horrek gure intimitatea babesten du. Bestalde, Internet bidezko kontratazioa edo salerosketa arautzen du, eta saltzailea informazio osoa ematera behartzen du.
Testuak berak dioenaren aurkakoa ekarriko du: diote Internet hedatu nahi dutela, baina sarea gutxi batzuendako izatea besterik ez dute lortuko.
Nazioarteko Merkataritza Ganbarak eta Teknologia arloko hainbat multinazionalek osatutako talde batek gutun bat helarazi dute Espiniako Zientzia eta Teknologia ministeriora.
Bertan azaltzen dutenez, oso kezkagarritzat jotzen dute LSSIk interneten garapenean izan dezakeen eragina.
Berri osoa (gazteleraz) hemen
Laburturpentxo bat da hemen aurkezten dena: