Kukubiltxok 25 urte bete ditu
Kukubiltxo, 1977an jaiotzen da txotxongilo eta animazio ikuskizunak sortzeko haurrentzat eta orokorrena ikusle familiarrarentzat. Amateur bezala bost urte pasa ostean, 1983an profesional egin zen taldea. Orain 25 urte bete dituzte.
Bere sasoi profesionalean, 28 ikuskizun plazaratu ditu. 5 ikuskizun antzokirako izan dira,, 8 kale animaziora bideratuak, 6 kale ikuskizunak, 2 ikuskizun antzoki zein kalerako moldagarriak eta beste 3 produkzio bereziak (hauetako bat Bilboko Teatro Establerekin, eta besteak Orain, Cobaya eta Karrakarekin) eta azkenik 4 ikuskizun Oskorri musika taldearekin.
Kukubiltxo 1996an mundu fantastikoan murgiltzen hasi zen Ramon Maria de Azkueren kukubel lanarekin eta Errose Bustintza Mañariako-k zabaldutako ipuinekin txirrikiz ikuskizuna kaleratzen da.
Orain, Kukubiltxoren 25. urteurrenean Ekidazu. Lehoiek ez dakite biolina jotzen Mikel Zarate idazle bizkaitarraren Ipuin antzeko alegi mingotsak izeneko alegia hartu du inspirazio-iturri. Ikuskizun musikal honetan bere urteurrena ospatzeko alegiaren mingotsa eta umorearen gozoa batera datoz.
Webgunean, kartelera, distribuzioa, tailerrak, egutegia... ikusi ahal izango dituzu. 25 urte betetzen dituela eta marrazki animatu bat ikusi ahal izango duzu musika eta guzti. Hori bai, pazientzia Telefonikako hari finak dituzuenok.
Erantzunak kargatzen...