Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak eta Zarautz abesbatzak antolatuta, ia 200 haur kantuan arituko dira Zarautzen datorren igandean, hilak 17. Amesbatza izena jarri diote Gipuzkoako lau abesbatza eta haur abesbatzetarako obrak egiten diharduten konposatzaileak elkartuko dituen egun honi.
Haur abesbatzetarako 13. Konposizio Lehiaketako (2001) obra irabazlea eta argitaratuak izateko epaimahaiak aukeratutako obrak aurkeztuko dira egun horretan. Tolosako Abesbatzen Nazioarteko Lehiaketako sari banaketan ezagutarazten dira irabazleak eta hurrengo urtean kontzertu baten bidez aurkezten dira, eta argitaratu egiten dira. 2001eko irabazlea Pasaiako Josu Elberdin konpositorea da.
Haur abesbatzek euskaraz bi ahotsetara kantatzeko obra gutxi zegoelako kexu ziren aspalditik koruetako zuzendariak. Kezka horrek bultzatuta duela 14 urte konposizio lehiaketa bat egiteko ideia sortu zen. Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak hartu zuen ekimena Tolosako Ekinbide Etxearen (CIT) laguntzarekin. Geroztik hainbat obra egin, saritu eta argitaratu egin dira, eta konpositoreak euskaraz obrak egitera bultzatu dira.
Tolosako Abesbatzen Nazioarteko Lehiaketako sari banaketan, klausura ekitaldian hain zuzen, ezagutarazten dira irabazleak. Obra hauek hurrengo urtean argitaratu eta kontzertu baten bidez aurkezten dira. Lehiaketan aurkeztutako obren artean epaimahaiak, obra irabazleaz gain, argitara eman daitezkeen beste obra batzuk hautatzen ditu. 2001eko irabazlea Pasaiako Josu Elberdin konpositorea da. Argitaratuak izateko aukeratutako gainerako obren egileak Eva Ugalde, Jesus Mari Sagarna eta Jose Antonio Galindo dira.
Orain dela gutxi banatu dira Tolosako Abesbatzen Nazioarteko Lehiaketan 14. Konposizio Lehiaketako sariak.
Aurkezpena Donostian
Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko Areto Nagusian egin zen igandeko jaialdiaren aurkezpena azaroaren 12an. Han izan ziren Jose Mari Aierdi Gipuzkoako Abesbatzen Federazioko presidentea, Miguel Angel Juaristi Zarauzko Udaleko alkateordea eta Turismo zinegotzia, eta Josu Elberdin konpositorea.
Miguel Angel Juaristik hartu zuen lehenbizi hitza. Juaristik esan zuen poz handiz hartu dutela Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak egindako proposamena, eta udaletxeko ordezkari gisa, garrantzitsua dela horrelako ekitaldiak Zarautzen egitea. Baita ere gogorarazi zuen Zarautz abesbatz musika tradizio handia duen herria dela eta horren adibide direla bertako bi abesbatzak, Zarautz Txiki eta Zarautz abesbatzak alegia.
Jose Mari Aierdi Gipuzkoako Abesbatzen Federazioko presidenteak hitz egin zuen gero. Igandeko ekitaldia antolatzeko arrazoiak azaldu zituen berak eta Zarauzko Udalaren jarrera irekia eta baikorra eskertu eta zoriondu egin zuen. Bide batez, igandeko egitarauari buruzko azalpenak eman zituen.
Josu Elberdin konpositoreak hitz egin zuen azkena. Berak irabazi zuen iaz haur abesbatzetarako 13. Konposizio Lehiaketa Nire bizitzako urte bat obrarekin. Obra lau zatiz osatua dagoela esan zuen berak. Urteko lau urtaroak islatzen omen dira kantuan bertan: negua, udaberria, udara eta udazkena. Kantuaren harmonizazioa urtaro bakoitzaren arabera eginda omen dago. Azkenik adierazi zuen haurrentzat obra erakargarria dela.
Aurkeztuko diren obrak
Sariak iazko Tolosako Abesbatzen Nazioarteko Lehiaketan banatu ziren. Irabazleak 1.202´02 ko saria jaso zuen (200.000 pezeta/8.000 libera). Honako hauxe da obra:
-Obra irabazlea: Nire bizitzako urte bat
-Egilea: Josu Elberdin
-Hitzak: Kepa Martinez de Albeniz
-Abesbatza: Laskorain Txiki (Tolosa)
Epaimahaikideek beste hiru obra hautatu zituzten argitaratuak izateko. Obra hauen egileek 300´51 ko saria jaso zuten (50.000 pezeta/2.000 libera). Honako hauexek:
-Obra: Orbelaun
-Egilea: Jesus Mari Sagarna
-Hitzak: Bitoriano Gandiaga
-Abesbatza: Zarautz Txiki (Zarautz)
-Obra: Hitz jolasak
-Egilea: Eva Ugalde
-Hitzak: Joxantonio Ormazabal
-Abesbatza: Juan Bautista Gisasola (Eibar)
-Obra: Txokolo Mokolo
-Egilea: Jose Antonio Galindo
-Hitzak: Joxantonio Ormazabal
-Abesbatza: Eresargi Txiki (Villabona)
Pasaian jaio zen 1976an. Herriko Erdi Mailako Kontserbatorioan egin zituen musika ikasketak. Pianoa, kantua eta harmonia ikasi zituen.
Ekintza ikastolan irakasle aritu da, eta gaur egun ere musika irakasten dihardu Pasaiako Musika Eskolan. Musika lengoia, harmonia, musika, mugimendua eta pianoa erakusten ditu.
Horrez gain, 1991z geroztik Trintxerpeko Karmengo Amaren parrokiko organujolea da eta Pasaiako Illunbe Gazte abesbatza zuzentzen du.
Haur abesbatzetako musikari buruzko ikastaroak eman ditu. Esate baterako, Euskal Herriko Abesbatzen Federazioak eta antolatutako lehenengo Pedagogia eta Haur abesbatzen Zuzendaritza ikastaroko irakaslea izan zen.
Pasaia, Hirusta eta Sustraien Ahotsa abesbatzetan abesten du. Gainera, Gipuzkoako Abesbatzen Federazioko Zuzendaritza Batzordeko kide da.
Guztira 25 bat obra konposatu ditu. Dragoi bakartia kantua idatzi zuen Tolosako Ekinbide Etxeak eskatuta, eta aurten derrigorrez kantatu beharreko obra izan da Tolosako Haur Abesbatzen Nazioarteko Lehiaketan.
XII. Konposizio Lehiaketa irabazi zuen 2001ean Nire bizitzako urte bat obrarekin. 2002ko Donostiako Musika Hamabostaldirako obra bat idatzi du enkarguz.
CM Ediciones, argitalpenaren arduraduna
Bilboko CM Ediciones Musicales musika argitataletxeak argitara eman ditu obrak. Hasieran partiturak kopiatzen aritzen bazen ere, 1990az geroztik musika argitaratzen eta banatzen aritzen da. Juan Solaguren da zuzendaria.
Partitura hauetako batzuk Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak erosi egin ditu. Horrez gainera, partitura hauek zein beste batzuk webguneko katalogoan lor daitezke.
Amesbatza lemapean egingo den kontzertu-jaialdi horretan aurkeztuko dira obra irabazlea eta argitaratuak izateko aukeratutako obrak. Andoni Egañak ipini dio izena egun honi. Antolaketak berari kontsulta egin dio eta berak izen hori proposatu du. Hitz joku bat egin nahi izan du, ametsa eta abesbatza nahasiaz.
Gipuzkoako lau haur abesbatza hauek abestuko dute: Zarautz Txiki, Villabonako Eresargi Txiki, Tolosako Laskorain Txiki eta Eibarko Juan Bautista Gisasola.
-9:30: Abesbatzak kiroldegian elkartuko dira
-10:15: Zarautzko udalak ongi etorria egingo die abesbatzei
-10:30: Lau abesbatzak Zarautzko kaleetan kantuan ibiliko dira trikitilariekin
-13:00: Haur abesbatzen kontzertua:
Laskorain Txiki (Tolosa) Zuzendaria: Idoia Iraola
Eresargi Txiki (Villabona) Zuzendaria: Asier Vitoria
Juan Bautista Gisasola (Eibar) Zuzendaria: Mª Karmen Etxeberria
Zarautz Txiki (Zarautz) Zuzendaria: Jaiones Eskudero
-14:30: Bazkaria
-Ondoren: Karaokea
-Gipuzkoa Donostia Kutxa
-Gipuzkoako Foru Aldundiav
-Zarautzko Udala
-Tolosako Ekinbide Etxea (CIT)
-Gipuzkoako Abesbatzen Federazioa
-Zarautz Abesbatza
Informazio gehiago: Nerea Pikabea Amundarain. Prentsa eta Komunikazio arduraduna (626-067293/943-653250).: nereapikabea@tiscali.es . 943-515108 (bulegoa)/Gamon Zumardia, 7. 3. D. (20.100). ERRENTERIA.
Erantzun
Sartu