Albiste txarra itzultzaileontzat: Wordfast ez da doakoa dagoeneko
2002-10-21 09:10
Aurrerantzean, itzulpen memoriak kudeatzeko tresna bikain hori, Wordfast, beste programa komertzialen parean, saripekoa izango da. Jakina, ez da besteak bezain garestia eta prezioak bost urtekoan eguneratzeak eta laguntza teknikoak bermatuko ditu. Taldean eskatuz gero, lizentziak askoz ere merkeagoak izango dira.
Berriak badu alde onik: orain arteko bertsioek indarrean iraungo dute, ez dira iraungiko (Word edo sistema eragilearen bertsioa aldatu ezean, osterantzean, bai).
Berria sakontzeko hemen.
Erantzunak kargatzen...