Euskaldunek Ameriketako Estatu Batuetara egindako bidaien oroitzapenak jaso ditu Nevadako Unibertsitateak. Hainbat lagunek jardun dute informazioa ematen eta hauen argazkiak ere ageri dira sarean.
Elkarrizketa bidez jaso dira oroitzapenak. Elkarrizketatu bakoitzaren argazkiak eta grabatutako minutu batzuk jasotzen dira. Milaka istorio kontatu, bakoitzak dioenaren laburpen batez lagunduta.
Zergatik joan ziren AEBra, zer egin zuten hara heldutakoan, zer eraman zuten gainean haranzkoan... Horiek denak irakurri daitezke bi webgunetan:
Eusko Jaurlaritzak eta Nevadako Unibertsitateak lagundutako basquemuseum.com-en zerrenda luze-luze bat ageri da, ehun pertsonatik gorakoa.
Renoko Unibertsitateko oroitzapen berbak dira beste aukera bat euskaldunen ahotsak entzuteko. Kasu honetan, laguntzailea zazpiak bat kluba ere bada.
Asmoa ikerketekin jarraitzea da. Dagoeneko esku artean dituzte 600 elkarrizketatik gora. Lehenengo, Ameriketara joandako euskaldunen ahotsak dihardute lortzen, eta gero, AEBn jaiotakoekin jarraitzea da asmoa. Boisen 15.000 pertsona inguru bizi dira euskaldun jatorria dutenak eta nolabait lagunduko dute Euskal Herritik AEBrako emigrazioa azaltzen, izan ere fenomeno soziala izan baitzen. Gezurrak baztertzen ere lagunduko du seguruenik eta adibidez jakingo dugu hara joan eta lana aurkitzea ez zela izan batere erraza. Topikoak hausteko ere balioko du, beraz.
Seguruenik Boiseko ikastolan dauden 25 haur euskaldunek izango dutela zer ikasia historiako ikasgaian.
Hain zuzen ere, El Pais egunkari espainiarrak duen Ciberpais gehigarriak atera zuen horren gaineko INFORMAZIOA duela bi aste.