Teknologia albisteak

Abesbatzen Sari Nagusia "Zumarraga 2002"

Erabiltzailearen aurpegia
Nerea Pikabea Amundarain - Abesbatzen Sari Nagusiko Idazkaritza Nagusia
2002-10-07 : 14:10

Abesbatzen Sari Nagusia “Zumarraga 2002” lehiaketa egingo da Zumarragan (Gipuzkoa) hil honen 12an eta 13an. Estatu espainiarreko 8 abesbatzak parte hartuko dute; tartean bi euskal koru daude. Polifonia eta folklore sailean abestuko dute. Aurtengo berrikuntza hiru sari banatzea izango da, orain arteko sari bakarraren aurrean: sail bakoitzeko sari bana, eta bi sailetan lortutako puntuak batu eta gehiena lortzen dituenarentzat Sari Nagusia.

Abesbatzen Sari Nagusia “Zumarraga 2002” lehiaketa egingo da Zumarragan (Gipuzkoa) hil honen 12an eta 13an. Urriaren 2an egin zen lehiaketa honen aurkezpena Donostiako Londres hotelean goizeko 11:00etan. Han izan ziren Aitor Gabilondo Ruiz jauna, Zumarragako alkatea eta Abesbatzen Sari Nagusia “Zumarraga 2002” lehiaketako presidentea bera; Jose Mari Aleman, aurtengo lehiaketa iragartzen duen kartelaren egilea, eta Jose Mari Aierdi, Abesbatzen Sari Nagusiko Nagusia eta “Kultura Suspertzen” Kultur Elkarteko ordezkaria bera.

Lehiaketa honen aurrekariak pixka bat ezagutzearren, abesbatzen lehiaketa bat egin zen 1997an Zumarragako Antiguako ermitan. Euskal Herritik etorritako hainbat abesbatzek parte hartu zuten lehiaketa horretan. 1998an ere egin zen lehiaketa hau. 1999an, ordea, lehiaketa Estatu espainiar osora hedatzea erabaki zen. Horretarako elkarte bat sortu zen Antigua Abesbatzak taldearen ekimenez. Estatu espainiarrean egiten ziren lehiaketa ezberdinak batu eta urtean behin, lehiaketa horietako txapeldunekin, Sari Nagusi bat egitea erabaki zen.

Orain arte egindako Abesbatzen Sari Nagusiak hauetxek dira:

  • 1999: Ejea de los Caballeros (Zaragoza)
  • 2000: Cieza (Murtzia)
  • 2001: Griñon (Madril)
  • 2002: Zumarraga (Gipuzkoa)
  • 2003: San Vicente de la Barquera (Kantabria)

Abesbatzen Sari Nagusiko presidenteak lehiaketa ospatzen den herriko alkateak berak izan ohi dira. Beraz, aurtengo lehiaketaren presidentea Aitor Gabilondo Ruiz jauna, Zumarragako alkatea da. Abesbatzen Sari Nagusiaren Idazkari Nagusia, berriz, Jose Mari Aierdi jauna da.

Abesbatzen Sari Nagusia 1999an sortu zenetik “Kultura Suspertzen” Kultur Elkarteak antolatzen eta kudeatzen du.

Aurtengo Sari Nagusia

Saio guztiak Zumarragako Zela-Arizti aretoan egingo dira. 320 pertsonentzako lekua du areto honek. Veronica Melo eta Iñigo Arbiza kazetariek egingo dituzte aurkezpen-lanak.

Sarrerak 5 € balio ditu. Urriaren 2tik 6ra bitartean Zumarraga eta Urretxuko herritarrek sarrera erosteko lehentasuna izango dute. Urriaren 7tik aurrera publiko guztiarentzako salgai jarriko dira sarrerak, eta eskuratzeko telefono-zenbaki honetara deitu behar da: 943-515108.

Sari Nagusian parte hartuko duten abesbatzak iazko urtean Estatu espainiarrean zehar egindako 8 lehiaketatako irabazleak dira. Zumarragako Sari Nagusian, aurten, zazpi abesbatzek parte hartuko dute (ez zortzik); azken orduko arazo tekniko batzuk direla eta, abesbatza batek ezin izango du parte hartu.

Parte hartuko duten abesbatzak:

  • Coro de la Universidad Carlos III (Madrid): V. Antigua Abesbatzak Lehiaketa (Zumarraga)
  • Sine Nomine Musika Tailerra (Iruñea): XIX. Certamen Nacional de Masas Corales “Villa Autol” (La Rioja)
  • Camerata Ad Libitum Ganbara Abesbatza (Pontevedra): XXXII. Certamen Coral de Ejea de los Caballeros (Zaragoza)
  • Mater Saule Ahots Taldea (Estatu espainiarreko zenbait probintzia): XI. Certamen de la Canción Castellana “Villa de Griñón” (Madril)
  • San Ignacio Abesbatza (Donostia): VI. Certamen Nacional de Villancicos y Polifonía “Villa de Molina” (Murtzia)
  • Orfeo Borja (Gandia-Valentzia): XXV. Certamen Nacional de Villancicos y Polifonía “Villa de Rojales” (Alicante)
  • Kantorei Abesbatza (Pozuelo de Alarcón-Madril): XXXIV. Certamen Coral de la Canción Marinera de San Vicente de la Barquera (Kantabria)

Egitaraua

Urriak 11, ostirala

  • Epaimahaiko kide eta gonbidatuen etorrera
  • Mahai ingurua. Gaia: “Abesbatzak Abesbatz Lehiaketa baten aurrean”. Moderatzailea: Veronica Melo (kazetaria). Mahai-ingurua Zumarragako Legazpi dorretxean egingo da.

Urriak 12, larunbata

  • Alkatearen agurra eta harrera
  • Lehenengo saioa (17:30): Folklore saila

ORFEO BORJA (Gandia) (Valentzia), MATER SAULE AHOTS TALDEA (zenbait probintzia), CORO de LA UNIVERSIDAD CARLOS III (Madril), KANTOREI ABESBATZA (Pozuelo de Alarcón) (Madril)

-Atsedena 18:50

  • Bigarren saioa: Polifonia sail. 19:00

CAMERATA AD LIBITUM GANBARA ABESBATZA (Pontevedra), SINE NOMINE MUSIKA TAILERRA (Iruñea), SAN IGNACIO ABESBATZA (Donostia)

Urriak 13, igandea

  • Lehenengo saioa (11:00): Folklore saila

SINE NOMINE MUSIKA TAILERRA (Iruñea), CAMERATA AD LIBITUM GANBARA ABESBATZA (Pontevedra), SAN IGNACIO ABESBATZA (Donostia)

  • Atsedena (12:20)
  • Ordi erdira, bigarren saioa: Polifonia

MATER SAULE AHOTS TALDEA (zenbait probintzia), KANTOREI ABESBATZA (Pozuelo de Alarcón) (Madril), CORO DE LA UNIVERSIDAD CARLOS III (Madril), ORFEO BORJA (Gandia) (Valentzia)

  • Sari banaketa

Epaimahaikoak: Javier Busto, Laszlo Heltay Jesus Eguiguren, Laura Gonzalez, Josep Prats

Aurtengo berrikuntza: Orain arte lehiaketa honetan sari bakar bat eman izan da. Aurten berrikuntza bat izango du lehiaketak. Hiru sari banatuko dira:

  • Sarietako bat Sari Nagusiaren irabazleari emango zaio. Folklore eta polifonia sailetan lortutako puntuazioa batu eta gehiena ateratzen duenarentzat izango da saria.
  • Beste bi sariak sail bakoitzeko irabazleei emango zaizkie. Abesbatz bakoitzak bi sailetan, folklorean eta polifonian, abestu beharko du.

Bergarako Pili Arin artisaugileak diseinatu ditu lehiaketa honetan banatuko diren sariak, eta Eibarko Alfa-Arte enpresan egin dituzte:

  • Sari Nagusia. Brontzez eginiko Antiguako ermita. Ermitaren egitura ebakita, hau da, sabairik gabe ageri da. Era horretan ermitaren barnealdea erakutsi nahi izan du egileak.
  • Polifonia eta folklore sailak. Erretxina sintetikoz eginiko eguzkilorea, egur zahar baten itxura duen euskarri batean oinarritua. Eguzkiloreak Euskal Herriko mitologian duen esanahia azaltzen du txarteltxo baten bidez. Kristautasuna etorri aurretik, euskaldunek bestelako gurtzeak egiten zituzten. Garai hartan ohitura zen eguzkilore bat etxeko ate nagusian ipintzea lamietatik, hodeietatik, tximistetatik, etab... babesteko.

Irratiz zuzenean entzuteko aukera

  • EITB Irratiak urriak 11, ostiralean egingo den mahai-ingurua osorik grabatuko du, eta hurrengo egunean, urriak 12, larunbata, arratsaldeko 3:30etan aurrez grabatuta emitituko du.
  • Lehiaketako bi egunak zuzenean emitituko ditu. Horrela, Zumarragara etortzerik ez duten abesbatz zaleek irratiz lehiaketa zuzenean entzuteko aukera izango dute.

Abebatzentzako materialaren karpa

Stand batzuk ipiniko dira karpa baten barruan. Bertan abesbatzetarako materiala erakutsi eta salduko da: partiturak, CDak, etab...

Informazio gehiago: Nerea Pikabea Amundarain. Prentsa eta komunikazio arduraduna (626-067293) nereapikabea@tiscali.es

943-515108 (bulegoa) / Gamon Zumardia, 7. 3. D. (20.100). ERRENTERIA.

Erantzun

Sartu