Sustatu logoa Teknologia albisteak

Trados eta Uniscape, bat eginik

Asto Rider
2002-06-19 11:06

Trados hizkuntza teknologia informatikoetan enpresa nagusia da gaur egun, batez ere bere Trados Translation Solution itzulpen memoria sistema ezagunari esker. Informatikaren beste alor askotan bezala, hemen ere Tradosen itzulpen memoria sistema ez da izango, beharbada, teknikoki onena, baina estrategia komertzial ikaragarri ona izan du betidanik, eta mundu zabalean nagusi da, urrunetik, eta oso urrunetik, DéjàVu, Wordfast edo Transit dituela.

Uniscapek, berriz, enpresa multinazionalek Interneten garaian beren produktuak eta informazioa globalizatzeko softwarea sortu du, batez ere Globalization Management Software (GMS) programa.

Elkarketa ondoko enpresa berriaren asmo nagusia da Trados Language Platform izeneko software berria sortzea, eduki eleanitzak, kudeatu, itzuli eta erabiltzeko prozesua «guztiz automatizatuko duena», enpresaren iritziz. Tradosek hizkuntza teknologia jartzen du, eta Uniscapek globalizazio tresnak. Gainera, software berriak ez du bezero mota bakarra izango gogoan, baizik era guztietakoak: enpresa multinazionalak, enpresetako itzulpen departamentuak, lokalizazio eta itzulpen zerbitzu emaileak, eta free-lance itzultzaile profesionalak.

Informazio gehiago:

Tradosen webgunean
LISAn argitaratutako elkarrizketa

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu