Teknologia albisteak

Euskal literaturaren webgunea, Egunkariaren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia
Juan Luis Zabala - Egunkaria
2002-03-26 : 23:03

Euskal Literaturari eskainitako webgunea ireki du Euskaldunon Egunkariak. Gunearen webmaster edo arduradunak, Juan Luis Zabala Pipi idazle eta kazetari azpeitiarrak azaldu digu gunearen nondik norakoa.

Hona hemen webgunearen eskaintzak atalez atal:

  • Berriak. Literaturaren munduko azken aldiko berriak, "Egunkaria"-ko hemerotekatik hautatuak. Astero berrituko da eta 10etik 15era bitarte albiste bilduko ditu.
  • Idazleak. Idazleen fitxak. 47 idazlerenak daude egun, baina asmoa da urtea amaitzerakop gutxienz 75 izatea, eta 2003ko udarako 100 (gutxi gorabehera). Fitxa bakoitzean dagoena hau da: argazkia, datu biografiko batzuk, bibliografia osoa, eta lotura zuzena "Egunkaria"-n 1999ko uratrrilaren 1az geroztik idazleari buruz bildu diren albiste, kritika eta elkarrizketekin. Helbid eelektronikoa duten eta horretarako baimena eman duten idazleeen kasuan, helbide elektronikoa ere ageri da fitxan, eta zuzenean idazteko aukera.
  • Sorkuntza. 1999, 2000 eta 2001eko euskal sorkuntzako liburuen zerrenda, generotan banatuta, eta loturekin: libiuruari buruzko aurkezpenak, aipamenak, elkarrizketak, kritikak eta erreseinak. Itzulpenak ez dira ageri zerrendan.
  • Eztabaida: Gai bati buruzko eztabaida foroa. Hilero aldatuko da gaia. Lehena Joseba Sarrionandiaren "Lagun izoztua" nobela izango da, baina ez da beti liburu bat izango gaia.
  • Kritikak eta iruzkinak: "Begia" gehigarrian 1999ko urtarrilaren 1az geroztik argitaratutako kritika eta iruzkin edo erreseina guztiak. Hemen itzulpenen kritikak ere agertzen dira.
  • Estekak: Euskal literaturarekin zerikusia duten webguneekiko lotura zuzena, honako ataletan banatua: elkarteak, argitaletxeak, literatur aldizkaariak, literatur aldizkariak, erdarazko aldizkariak, literatur agentziak (bakarra), idazleak, bibliografiak, euskal literaturako beste batzuk, kanpoko literaturak, bestelakoak.
  • Zeu idazle: Testu literarioak on-line jartzeko aukera eskaintzen duen atala. Inoiz argitaratu gabeak eta inoiz sareratu gabeak izan behar dute idazlanek, eta sinadura eramango dute beti. Idazle hasiberrientzat izan daiteke atal hau, baina idazle ezagunek beren lanak erakutsi eta iritziak bil ditzaten ere baliagarri izan liteke.
  • Beste atal bat ere badu orain webguneak: Idazle Gaztea. Idazle Gaztea lehiaketako azken faserako hautatutako lanak irakurtzeko aukera ematen du atal horrek, eta baita bozkatzeko ere. Ez da atal finkoa.

Hori da dena, hemendik aurrera www.egunkaria.com/literatura helbidean aurkituko duzuena. Esan beharrik ere ez dago gustura jasoko ditugula (ditudala behintzat) era guztietako komentarioak, proposamenak eta abarrak.

Pipi

Erantzun

Sartu