Hego Euskal Herriko Aurrezki Kutxen Federazioak txosten sektorial berria argitaratu eta saretu du. Plazaratu berri den txostenak Zerbitzu teknikoen eta enpresa-aholkularitzakoen sektorearen azterketa egiten du. Txostenaren helburua sektore honek EAEn duen garrantzia ekonomikoaren ikuspegi orokor bat eskaintzea da.
Txostena bost ataletan dago egituratua.
Horietako lehenengoan, sarrera gisa, aztergai dugun jarduera mugatzen da. Bigarren atalak enpresei emandako zerbitzuen egungo egoera jorratzen du EBn, hirugarren eta laugarren ataletan enpresei emandako zerbitzu teknikoen eta aholkularitzako zerbitzuen sektoreak Espainian eta EAEn, hurrenez hurren, duen egoera aztertzen den bitartean.
Azkenik, bosgarren atalak sektorearen ikuspegirik kualitatiboena jasotzen du, sektorearen gako estrategikoak, bere jarrera konpetitiboa eta bere gainera datozen perspektibak deskribatzen baitira bertan.
Sektoreak 12.730 establezimendu kontabilizatzen ditu guztira 2000. urtean, eta 34.000 enplegatutik gora zituen EAEn, 1999an zerbitzu teknikoen eta enpresa-aholkularitzakoen produkzioa 2.533,1 milioi eurotara (421.477 milioi pezetara) ailegatzen zen EAEn, eta zifra horrek % 84ko gehikuntza suposatzen zuen 1994. Urtearekiko.
Sektorearen gako estrategiko bezala, ondorengoak nabarmentzen dira:
Txostenaren arabera, sektorearen etorkizuneko garapena bi faktorek markatuko dute: ingurune ekonomikoaren eboluzioak batetik, eta bertan diharduten enpresen ekimen-gaitasunak bestetik.
Aurreikuspenek diotenez sektoreko enpresen fakturazioan gehikuntza nabarmenak egongo dira, batez ere Internet-ekin eta teknologia berriekin lotutako zerbitzuak ematen dituztenetan.
Txostenaren laburpena hemen daukazue. Erregistratu ondoren txosten osoa eskuratzeko aukera dago Hego Euskal Herriko Aurrezki Kutxen Federazioaren webgunean
Erantzun
Sartu