Teknologia albisteak
2

Ibarretxeri buruzko liburua argitaratu dute

Erabiltzailearen aurpegia
Iturri - Donostiyatik.
2002-03-21 : 20:03

Javier Ortiz kazetariak Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendariaren inguruko liburua argitaratu du. Izenburu zuzen-zuzena du: Ibarretxe. Liburua, nagusiki, elkarrizketa formatukoa da. Ortizek galdetu eta Ibarretxek erantzun. Denetarik: familia, baserria, ikasketak, gustuko kontuak; politika ere bai, noski.

La Esfera de los libros argitaletxeak eman du argitara Javier Ortiz kazetari eta idazleak eginiko liburua.

Carlos Garaikoetxeak eta Jose Antonio Ardanzak Ibarretxeri buruz duten iritziak ageri dira, baita Arnaldo Otegi, Nicolás Redondo, Pablo Mosquera edota Javier Madrazorenak ere.

Bukatzeko, Ortizek berak Euskal Herriko egoera politikoaz eginiko analisia ere badakar.

Pasa den igandean, El Mundo egunkariak liburuaren atalen bat publikatu zuen. Testua laguntzeko, Ibarretxek 9 urte zitueneko argazkia ageri da. Eskolan, Espainiako maparen aurrean eginiko erretratu haietako bat.

Argitaletxearen webgunean ere, liburuaren lehenengo orrialdeak irakurtzeko aukera dago. Hona hemen nola kontatzen duen Ortizek, Ibarretxe konbentzitzeko, Arzalluzekin izandako harremana:

"8 de junio de 2001. 10 de la mañana. Bilbao. Sabin Etxea, sede central del PNV.

-Hombre, Ortiz, ¿qué tal? ¿Te he hecho esperar? Había un problema con el garaje. Ven, ven, vamos a mi despacho.

Xabier Arzalluz tiene tan sólo una vaga idea de lo que vengo a contarle. Se lo digo: quiero hacer un libro sobre Ibarretxe, pero el "lehendakari" se resiste. No lo ve. Necesito que interceda para convencerle de que vale la pena.

-¿Y qué clase de libro quieres hacer?

-Contando lo que piensa. Quién es. Darle la palabra. Que la gente lo conozca, y que luego cada cual piense lo que quiera.

-Me parece bien. Pero este hombre... ¡es tan reservado!

-Contigo sería más fácil un libro así, ¿no? Si alguna vez te decides a contar tu vida, llámame. Podríamos hacer una cosa curiosa.

-¡Bah, mi vida! Yo ya estoy resignado a pasar a la Historia como un malvado. Me da igual. A mí me tienen condenado de antemano; no vale la pena que me defienda. Lo de Ibarretxe es diferente. Juanjo es muy suyo.

Durante tres horas, Arzalluz, conversador infatigable, me cuenta anécdotas de Ibarretxe y de él mismo.

Es una pena que se tratara de una conversación off the record: algunas de las historias son jugosísimas.

No queda títere con cabeza. Pero la de Ibarretxe sale intacta. Habla de él con admiración. Deduzco que es consciente de que ha salvado los muebles del PNV con las elecciones, cuando el edificio parecía hacer agua, y que le está agradecido".

Ibarretxe izango da aurkezpenean

Argitaletxeak banatutako informazioan ageri denez, konfirmatuta dago Ibarretxe bera Madrilen, apirilaren 25ean, egingo den aurkezpenean izango dela. Zehaztu gabe badago ere, beste bi aurkezpen egingo dira, bata Bilbon, bestea, Sevillan.

Javier Ortizen kazetari ibilbidea, berriz, ez da gaur egungoa: Saida, Liberación eta El Mundon egona da. El Mundon 2000ko uztailera arte egon zen. Gero urtebeteko eszedentzia eskatu zuen. Egoera hori luzatu ondoren, amaitutzat eman du eta hasi berria da argitaletxe batean lanean. Hala ere, astean bitan zutabea publikatzen du.

Astero parte hartzen du Radio Euskadiren goizeko tertulian, asteazkenetan, goizeko 8:30etatik 9:00etara, Margarita Robles eta Antoni Segurarekin batera.

Egunero, berriz, zutabea publikatzen du bere webgunean

Liburuari buruzko informazio gehiago, ondorengo loturetan. Esan bezala, El Mundon publikatutakoa batetik, eta liburuaren lehenengo orriak bestetik.

Erantzunak

Amatiño
2002-03-22 : 11:33

Mikel Iturriak iragarri bezala, kalean da honezkero Javier Ortiz kazetariak idatzitako IBARRETXE liburua. Hitzaurrean, eskerrak banatzeko orduan, egileak zera dio, hitzez hitz: "Mi buen amigo Mikel Iturria, desde San Sebastián, me buscó también varios contactos imprescindibles". Beraz, bistan da Mikel Iturriak informazio zuzena zuela.


Mikel Iturriak bitxikeriatzat jotzen zuen liburua "El Mundo"ren ardurapeko argitaletxe batek (La Esfera de los Libros) liburua kaleratzea eta, Bilbon eta Madrilen aurkezteaz gainera, Sevilla ere egitea.


  • Lehen bitxikeria. Ideia "La Esfera"rena berarena da, askatasunez egiteko enkargua Javier Ortizi eskainia eta kostata lortutako onarpena, azkenik, Ibarretxerena. Hau guztia ez da nik esana, egileak liburuaren hitzaurrean aitortua baizik

  • Bigarren bitxikeria. Ibarretxe ez da, lehendakari gisa, sekula Sevilla egon. Aurkezpenak, besteak beste, Andalusiako agintari eta komunikabideekin aurrez
    aurre hitzegiteko aukera eskainiko dio. Hau ez dio Ortizek, hau nik diot.

Eta, bestelako zertzelada eta ipi-apa guztien gainetik, liburuak merezi du, benetan.


Luistxo
2002-03-22 : 15:57

Liburua kalean segituan izango duen beste lehendakari bat Carlos Garaikoetxea da. Euskadi: La Transición inacabada izeneko liburua Planeta argitaletxeak kaleratuko du laster. Lehen pertsonan idatzia (Garaikoetxeak berak idatzia, beraz), azken urteotako memoria politiko bat omen da.


El Mundo-n Carmen Gurrutxagak atera ditu aurrerakin batzuk eta han ere, Iturrik Ibarretxerenetik aukeratutako pasartean bezala, Arzalluz protagonista. Erregeak eskatuta erabaki zuela Arzalluzek ez zitzaiela komeni Garaikoetxea lehendakari izaten segitzea... Ez dakit asko fidatu edo ez, ze Gurrutxagak ez du adierazpen hori liburuko inongo zita testualekin laguntzen.


Beste adierazpen polemiko batzuk, ostera, zita testualekin ageri dira Gurrutxagaren artikuluan:


  • Retolaza barne sailburu ohiaren kontrakoak, Garaikoetxeak jasandako telefono pintxazoarengatik...

  • Gipuzkoako EArentzat Leitzarangoak suposatu zuena (EAJren traizio bat izan zela hura, gutxi gora-behera)...

  • ETAren suetena adosteko ETArekin izandako bileren berri...

Erantzun

Sartu