Euskarazko kultur edukiak informazio teknologien bidez hedatzeko proiektuetarako diru laguntzen deialdia kaleratu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Jaurlaritzako Kultura Sailak deitzen duen beste deialdi batez aparte, hauxe da Internetera eta teknologiara bideratutako proiektu euskaldunak laguntzeko euskal administrazioek eskaintzen duten laguntza-deialdi tajuzkoena.
Aste honetan argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialeko ale honetan, Martxoaren 5eko 7/2002 FORU DEKRETUA, Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuko Euskararen Normalkuntzako Zuzendaritza Nagusiak kudeatutako programen kontura diru laguntzak emateko oinarriak onartzen dituena.
Hamar alor hartzen ditu deialdiak bere baitan:
Sustatu-ren izaera eta interesekin duen lotura zuzenagatik, puntu batekoa nabarmenduko dugu: Euskal kulturaren alorreko edukiak informazio teknologien bidez hedatzeko proiektuak.
Kasu honetan, diru-partidak 186.000 euro pasatxo dira (31 milioi pezeta), aurkeztutako proiektuen artean banatzeko. Eskaerak aurkezteko epea, apirilaren 26an ixten da. Deialdi guztietarako eskabide orriak hemen* dituzu, teknologia berriei dagokiena, berriz, hementxe.*
Euskarazko kultur edukiak informazio teknologien bidez hedatzeko proiektuetarako diru laguntzak emateko lehiaketa irekia arautzen duten oinarriak
Deialdi honen xedea da urte honetan kultur alorreko informazioa eta edukiak euskaraz informazio teknologien bidez hedatzeko proiektuetarako xedatutako diru laguntzak jasotzeko baldintzak lehiaketa irekiaren bidez arautzea.
Diru laguntza hauen xedea da euskarako kultur edukiei zabalkunde handiagoa emateko informazioaren teknologia berrien erabileran oinarritutako proiektuak garatzeko erakunde eskatzaileak egindako gastuak konpentsatzea.
Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte aipatutako esparruan proiekturik sustatu eta egiten dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoek, egoitza sozial eta fiskala Gipuzkoako Lurralde Historikoan kokaturik baldin badute.
Aipatutako proiektuak ondoko atal hauetakoren batean sartu behar dira:
Laguntza hauen jarduera esparruak bere barne hartzen dituen proiektuak, osorik nahiz zatika, garatu ahal izango ditu elkarte eskatzaileak bere baliabide propioz nahiz beste laguntzaz.
Laguntza hauetara bildu nahi duten proiektuek baldintza hauek bete beharko dituzte:
Diru laguntza hauen esparruaz kanpo daude:
Diru laguntza hauek jaso nahi dituztenek agiri hauek bidali behar dituzte Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentura:
Eskaerak aurkezteko epea izango da diru laguntza hauen deialdian xedatutakoa.
Diru laguntza emateko eta zenbatekoa erabakitzeko alderdi hauek guztiak baloratuko dira:
Epaimahaiaren proposamenean jaso ahal izango dira, bakar-bakarrik, aurreko irizpideen arabera 70 puntu edo gehiagoko balorazioa lortzen duten proiektuak.
Erantzun
Sartu