Salt Lake Cityko txalet batean, Austriako taldeak erabili duena Neguko Olinpiar Jokoetan, xiringak, poltsak eta odol aztarnak agertu omen dira. Honek pentsarazi dio jende askori odol transfusioak boladan daudela berriro goi mailako kirolarien artean. El País egunkariak idatzi du asteburu honetan nola egiten diren era horretako isuraldaketak.
Hirurogeita hamargarren hamarkadan agertu zen odol transfusioa goi mailako kirolarien artean. Orduan atleta eta mediku finlandiarrak izan ziren aitzindariak. Lasse Viren lasterkari finlandiarrak, adibidez, onartu egin du odol transfusioak egin zituela urrezko dominak irabazi zituenean 5.000 eta 10.000 metroko lasterketetan, Olinpiar Jokoetan.
Urte batzuk geroago, 1984an, txirrindulariek hartu zuten lekukoa. Francesco Moser italiarrak orduaren munduko errekorra gainditu zuen Mexiko hirian. Conconi doktorea zuen atzean. Zenbait lekukok esan zutenez, Moserren laguntzaile batek poltsa-hozkailu bat bete odol eraman zuen, txirrindulariaren odolarekin. Hilabete batzuk geroago, Los Angelesko Olinpiar Jokoetan AEBetako txirrindulari taldeak erdipurdiko taldea ordua arte bederatzi domina irabazi zituen. Geroago adierazi zutenez, odol transfusioak egin zituzten, errendimendua hobetzeko.
Odolik gabe, odolkirik ez
El País egunkariak dio kirolariek bi alditan egiten dutela odol transfusioa:
Odolak, aztarnarik ez
Odol transfusioak ez omen du aztarnarik uzten. Beraz, EPO eta honen eratorriak baino seguruagoa omen da kirolarientzat. Eta horrengatik omen dago berriro ere puri-purian. Hori jakinda, Txirrindularien Nazioarteko Batasunak, UCIk, beste estrategia bat hartu omen du: aurrerantzean azterketa gutxiago egingo ditu karrerak jokatzen diren garaian. Horren ordez, ustegabeko azterketak egiten hasiko da, baita denboraldia amaitu eta gero ere.
Odol transfusioa atzemanezina baldin bada, sekulako pagotxa bihur daiteke kirolarientzat. El País egunkariak dioenez, oraintxe bertan baliteke 100 kirolari baino gehiago egotea munduan zehar EPO injekzio bat jartzen, ondoren odol transfusioa egiteko asmoarekin. Argi dago, bai, goi mailako kirola ez dela bat ere osasuntsua.
Erantzun
Sartu