Teknologia albisteak

dantzan.com, dantzazaleen gunea

Erabiltzailearen aurpegia
oier - dantzan.com
2002-02-25 : 11:02

Dantzarien eta dantza-zaleen informazio trukea bideratzeko sortu da dantzan.com Albistegi interaktibo bat, dantzari buruzko testuak, argazkiak, hemeroteka, azken argitalpenak eta bibliografia zabal bat aurki daitezke bertan, eta gunera lotuta jaio den posta zerrenda bat.

Euskal Herriko dantzarien eta dantzazaleen gunea: http://www.dantzan.com

  • Albistegia: Dantzari buruzko albistegi irekia. Dantzaren inguruan sortuz doazen albisteak gehituz doaz bertan. Irakurleek bere taldeari edo elkarteari buruzko albistea gehitu dezakete bertan.
  • Eguneko argazkia: Egunero-egunero aldatzen da argazkia.
  • Argitalpenak: Dantzarekin zerikusia duten liburu, disko, bideo eta CD-rom-en argitalpen berrien berri ematen da bertan.
  • Edukiak: Dantzari buruzko liburu eta artikuluak biltzen dira bertan. Dagoeneko bi liburu oso eta zenbait dokumentu, txosten eta artikulu luze daude bertan.
  • Hemeroteka: Eguneroko prentsan zein aldizkarietan dantzari buruz argitaratzen diren artikuluak biltzen dira bertan.
  • Bibliografia: Euskal dantza tradizionalari buruzko Bibliografia osatua aurki daiteke bertan. Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Eusko Ikaskuntzak elkarteko Antropologia-Etnografia eta Folkore sailen arteko elkarlanaren emaitza da bibliografia hau eta 3.000 sarrera inguru ditu.
  • Loturak: Aurki edo DMOZ bilatzaileak integratuta ditu guneak, baina bereziki, dantzako atalak dira nabarmentzen direnak. Dantzari buruz euskaraz, eta euskal dantzari buruz edozein hizkuntzatan aurki daitezkeen webguneen direktorio osatuena aurki daiteke bertan.
  • Posta zerrenda: Yahoogroups zerbitzuak eskaintzen duen aukera baliatuz dantzan posta zerrendara sarrera eskaintzen da dantzan.com-etik. Webgunea eta posta-zerrenda bata bestearen osagarri dira, eta bien artean, euskal dantzaren agenteak aktibatu eta kontaktuan jartzeko modua eskaintzen dute. Posta-zerrendaren berri publikoki eman aurretik dagoeneko 44 lagun harpidetu dira bertan, eta Gipuzkoako hainbat dantza talderen ordezkariez gain, Bizkaia, Araba, Nafarroa eta Iparraldeko dantza taldeen, elkarteen, eskolen eta erakundeen ordezkariak daude posta zerrendan.

Webgunearen diseinuaz eta gauzatze teknikoaz Code&Syntax enpresa arduratu da, edukietaz Eibarko Kezka Dantza taldea, eta finantziazioa Kezka Dantza Taldea, Code&Syntax eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren partehartzeaz osatu da.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago