Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskara elkarteen finantzaketa. Izaera juridiko eta barne egitura ezberdinak

Topaguneak kudeaketaz Gernikan egindako jardunaldietatik

Topaguneak kudeaketaz Gernikan egindako jardunaldietatik

Ponentzia: Euskara elkarteen finantzaketa. Izaera juridiko eta barne egitura ezberdinak Emaleak: Gorka Barruetabeña (Berbaro elkarteko zuzendaria) eta Idurre Maortua (Anboto Komunikabideak Elkarteko Gerentea).

Enpresa edo negozioa euskararen normalizaziorako erabiltzen dute Berbarokoek. Euskara bizitza normalera eraman behar dela azaldu ziguten, gizartean txertatu behar dela. Bidea ere erakutsi ziguten: beti euskararen normalkuntzaren izenean ibili barik, zerbitzu edo produktu onak eskainita, euskara mundura zabaldu behar dela azpimarratu zuten, eta gainera, dirua irabazita. Diru horrekin jarri beharko lirateke martxan beste proiektu batzuk.

Ponentziaren hasieran galderak egin zituzten, gero banan-banan azpian duzun txostenean erantzuten direnak.

Baina bateragarriak dira negozioa eta kultur elkarte baten jarduera? Uztartzeko moduko jarduerak dira irabazi asmorik gabekoak eta irabazi asmodunak? Ez ote da derrigorra euskararen normalizaziorako helburuan gizarteak eskatzen duena eskaintzea? Beste alde batetik, enpresa egiturak sortu edota elkartean bertan lan profesionala bultzatzeak militantziaren parte hartzean ere eragiten du. Nola inplikatu orduan, elkartearen oinarri soziala diren bazkideak?

Topagunearen Euskara Elkarteen Kudeaketaren inguruko Jardunaldiaren inguruko informazio gehiago: deialdia, programa, eta bertan tratatutakoak.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu