Hitzarmengintzaren inguruko kudeaketaren edo gestioaren inguruan ponentzia idazteko eskatu didate, eta hementxe daukazu emaitza. Sei urte daramatzat hitzarmengintzan, eta epealdi horretan ikusi eta ikasitakoan oinarritu naiz batik bat. Batzuetan, denboraren poderioz neuk ikasitakoa eta auzoan irakatsi didatena deskribatzen dut, eta, bestetan, egiten ez dudana baina egin beharko nukeena azaltzen saiatu naiz.
Entitateen sektorea euskalduntzen dihardut, eta, nire ikuspegia merkataritzara eta lan-mundura zabaltzen ahalegindu banaiz ere, kontuan izan horixe dela nire erreferentzia-puntu nagusia.
Eta, zeinek estimatuko du ponentzia hau, norbaitek estimatzekotan? Batez ere hitzarmengintzan hastear zaudetenok edo hasteko asmoa daukazuenok. Dagoeneko badiharduzuenoi, berriz, gauza gehienak jakinekoak irudituko zaizkizue, baina, akaso punturen batek emango dizue zer pentsatua. Osterantzean, zuen esperientziarekin konparatzen lagunduko dizue, besterik gabe.
Hitzarmen proiektuak zertarako diren onak azaltzen da, zertarako egin hitzarmen proiektuak. Honetarako, aurrez, hitzarmenak nolakoa behar duen aipatzen da. Gestioa ondo egiteko, teknikarien funtzioak, baliabideak nola erabili eta eskatzeaz gain eskaini ere egin behar dela esaten da. Horren ostean, balorazioa egin beharra dago. Hutsuneak detektatu eta berriz ez egiteko bidean jarri.
Sei urteko esperientziak erakutsitakoa txosten honetan duzue, rtf formatuan.
Erantzun
Sartu