Teknologia albisteak
2

Errekerimenduak kudeaketa administratibo-ekonomikoan

Erabiltzailearen aurpegia
Joxe Mari Iraola - Ttakun elkartetik
2002-01-25 : 13:01

Gernikan izandako ponentziek eman dute eztabaidarako gairik. Lehenengo honetan zenbakien kudeaketaz jardun du Joxe Mari Iraolak. Bi atal berezi ditu eta ponentzia horrelaxe dago osatua: bata kudeaketa administratibo-ekonomikoari buruzkoa da: Kontabilitatea behar-beharrezkoa dela dio edozertarako. Bestea, artxibategien sistemari buruzkoa: Zer artxibatu? Zer ez? Pistak ematen ditu.

Topaguneak kudeaketaz Gernikan egindako jardunaldietatik

Ponentzia: Errekerimenduak kudeaketa administratibo-ekonomikoan
Emanlea: Joxe Mari Iraola Soziologian lizentziatua, Lasarte-Oriako Trakun Kultura Elkarteko kudeatzailea

Zenbakien kudeaketaz jardun du Joxe Mari Iraolak. Bi atal berezi ditu eta ponentzia horrelaxe dago osatua: bata kudeaketa administratibo-ekonomikoari buruzkoa da. Bestea, artxibategien sistemari buruzkoa.

Lehenengo kapituluari dagokionez, “diru-kontuak horrek eramaten dizkik”, edo “egin itzak zenbaki batzuk”, edo “nik numeroei buruz ideiarik ere ez”... bezalako espresioak askotan entzun izan ditgu. Egia da, lehenengo atal honetan dena edo ia dena zenbakiak direla, baina zenbakiak ez dira beti gauza berdinetaz ari. Letrak, ipuin, olerki, txosten, elkarrizketa edo kronika bati buruz aritzen diren bezala, zenbakiak ere aurrekontuei, kontabilitateari edo balantzeei buruz aritu daitezke. Hori azaltzeko saikera izango da lehenengo kapitulua.

Bigarren kapituluan berriz, elkarteak egunero sortzen duen errealitatea nola memorizatu behar duen jakiten saiatuko gara. Beste hitz batzutan esanda, elkarteak sortzen duen errealitate hori errejistratzeko zer sistema jarri beharko lirateken aztertuko dugu.

Ponentzia osoa word dokumentuan duzu erantsita







Erantzunak

Amaia Agirre
2002-01-25 : 14:56

kaixo,



oso interesgarria iruditu zait Gernikan tratatutakoa. Horregatik ponentzia jaso nahiko nuke. Ba al daukazu bidaltzerik? Mila esker

Amaia

Iban
2002-01-28 : 10:03

> Ba al daukazu bidaltzerik?

> Amaia



Sarean dago, agindutako moduan erantsita.



Iban

Erantzun

Sartu